Post honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Euskal Herriko Itzulia lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Ez ahaztu, Tropelak 11 urte!!
– Ibilbidea, beti bezalakoa ala gogorragoa?
– Faborito nagusiak, pentsatu baino gutxiago
– Euskaldunak sorpresa emateko prest
– Azkarrak gutxi, oso gutxi
– Eta bai, Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapeneko Orbea bizikleta eramateko klabeak podcast honetan aurkituko dituzue ;-)
Normala den bezala, lasterketarik handienetan ondo arituta lortzen da Kopa irabaztea, eta horixe gertatu da: gizonezkoetan, Euskal Herriko Itzuliko bi etapa eta sailkapen nagusia irabazita, eta Donostiako Klasikoan aurrean sailkatuta, Joaquim Rodríguezek aurrea hartu dio Ion Izagirreri, nahiz eta ormaiztegiarra lider ere jarri zen denboratxo batez, Ordiziako podiuma zapaldu ostean. Azken egunera arte, beraz, emozio puntua izan du gizonezkoen Gabiria Kopak.
Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen.