Riok, orain arte, erakutsi diguna

Anna-van-der-BreggenKolkoratu zuen domina bezain borobila izaten ari da udara Van Avermaetentzat. Tourrean etapa irabazi zuen era ikusgarrian eta maillot horia jantzi zuen zenbait egunez. Jakina, haren parekoa da Rioko garaipena. Gauzak ondo, berak izan behar du klasikomano nagusienetakoa, nagusia ez bada, datozen bost urteotan. Hedabide askotan nabarmendu dute Greg izena jarri ziotela jaio zenean Lemondi keinua egitearren. Komunikabide gutxiagok azpimarratu dute, ordea, ‘van’ abizenaren hasierak tradizio handia duela txirrindularitzan. Van Stenbeergen eta Van Loy, duela mendi erdi, klasikoetako erregeak izan ziren eta Coppi eta Anquetil bezalako txapeldun handiak oso estu hartu zituzten. Continue reading “Riok, orain arte, erakutsi diguna”

2015eko Gabiria Kopa martxan da

Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen.

Puntuazio-sistema bat asmatu, eta halaxe ekin nion lasterketa, etapa, sailkapen nagusi eta mendiko sari guztiak puntuatzen, Lizarratik hasi eta Donostiaraino, tartean pasatuz, besteak beste, gaur egun desagertuta dauden Urkiolatik, Laudiotik eta Euskal Bizikletatik ere. Gugan beude; nik, behintzat, ez ditut sekula ahaztuko. Continue reading “2015eko Gabiria Kopa martxan da”

#86 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2013. Txirrindularien eta ibilbidearen azterketa

Hemen duzue berriki grabatutako 2013ko Muntuko Txapelketen inguruko podcasta entzungai. Bertan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Munduko Txapelketen inguruan bai txirrindulari eta bai ibilbidearen inguruan beraien inpresioak azalarazten dituzte.

Podcast honetan ondorengo gai hauek jorratu dituzte:

– Ezingo ditugu lasterketak telebistaz jarraitu?
– Zergatik buruz buruko bi multzo? Zergatik aukeratu behar dira 29 txirrindulari?
– Gizonezkoen multzoen azterketa. Kontutan hartu beharreko kriterioak kiniela egiterakoan
– Emakumezkoen multzoen azterketa. Kontutan hartu beharreko kriterioak kiniela egiterakoan

Bira 2013 : Emma-ren ordua

Azkenean bai! Bereganatu du Emma Johansson suediarrak bere kalitatearen mailako garaipen haundi bat. Lortu du Marianne Vos ahaltsuaren uztarritik askatzea. Bira hontan, profesional bezela lehen pedalkadak eman zituen errepideetan, berak eraman du aginte makila.

“Justizia”, “merezimendua” izan dira Biraren ostekoetan Emma-ri gehien zuzendutako hitzak. Eta ez alferrik, Vos-en tiraniapean bizitzen ikasi behar izan duen izar honek ahotsa noiz altsatuko zai izan bait gara luzaroan. Continue reading “Bira 2013 : Emma-ren ordua”