herreraKataluniako Volta hastear da. Izar asko elkartuko dira bertako errepideetan, lehia ederra izango da ziur: Froome, Contador, Valverde, Mikel Landa… Bada, beharbada, oharkabean pasatuko den talde apalik: Kolonbiako Manzana-Postobon kontinental profesional mailakoa. Dena dela, talde horri buruz lerro batzuk idaztea ez da alferrikako lana. Izan ere, talde jaio berria da… baina ez da. Ryalcao Postobon taldea ezagun egin zen munduan barrena 80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ko hamarkadaren hasieran, eta bereziki lehiakideak, Cafe de Colombiak, azken arnasa eman zuenean. Lucho Herrera -argazkian- Cafe de Colombiatik Ryalcao Postobonera pasatu zen. Mejia, Jaramillo eta Palacio ere aritu ziren talde hartan eta Italiako Giroan, Dauphine Libere eta Kataluniako Voltan bertan altxatu zituzten besoak, besteak beste. Donostiatik abiatutako Tourrean ere izan ziren, 1992an.  Une beltzik ere izan zen, hala nola, auto batek hiru txirrindulari hil zituenekoa. Nestor Mora zen zendutako hiru txirrindularietan ezagunena.

Kolonbiako txirrindularitzak urte apalak ezagutu zituen gero, baina azken hamar urteetan, txirrindulariak bakarrik ez; taldeak ere sortu izan da. Colombia taldea ikusi genuen duela urte batzuk nola Giroan ala Vueltan, Duarte eta Pantano buru. Taldeak azken hatsa eman zuen 2015ean, baina Hego Amerikako herrialdean, Uran, Henao, Quintana, Chaves edota Gaviriaren garaipenen oihartzunak hauspotuta beste talde bat sortu dute, gazteei bide emateko. Eta hara non garai bateko babeslea, Postobon bueltan da. Alentejoko Tourretik zakua bete garaikur itzuli dira etxera: Molano 22 urteko esprinterrak bi etapa irabazi zituen eta Aldemar Reyesek, mendiko saria. 1992an,

Apirilaren 1ean Miguel Indurain sarian ikusiko ditugu Manzana-Postoboneko kakalardo gazteak gure errepideetan.