Zer moduz, aspaldiko?

herreraKataluniako Volta hastear da. Izar asko elkartuko dira bertako errepideetan, lehia ederra izango da ziur: Froome, Contador, Valverde, Mikel Landa… Bada, beharbada, oharkabean pasatuko den talde apalik: Kolonbiako Manzana-Postobon kontinental profesional mailakoa. Dena dela, talde horri buruz lerro batzuk idaztea ez da alferrikako lana. Izan ere, talde jaio berria da… baina ez da. Ryalcao Postobon taldea ezagun egin zen munduan barrena 80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ko hamarkadaren hasieran, eta bereziki lehiakideak, Cafe de Colombiak, azken arnasa eman zuenean. Lucho Herrera -argazkian- Cafe de Colombiatik Ryalcao Postobonera pasatu zen. Mejia, Jaramillo eta Palacio ere aritu ziren talde hartan eta Italiako Giroan, Dauphine Libere eta Kataluniako Voltan bertan altxatu zituzten besoak, besteak beste. Donostiatik abiatutako Tourrean ere izan ziren, 1992an.  Une beltzik ere izan zen, hala nola, auto batek hiru txirrindulari hil zituenekoa. Nestor Mora zen zendutako hiru txirrindularietan ezagunena. Continue reading “Zer moduz, aspaldiko?”

#129 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 17. etapa

Ibanek (@piban) Alpeetako lehen etaparen laburpena egiten digu mini podcast honetan. Etapa Zakarinek (KAT) irabazi du eta faboritoen artean indartsuen Porte (BMC) agertu da Froomekin (SKY) batera.

#127 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 15. etapa

Egoitzek (@elizaso) gaurko etapa menditsuan zer gertatu den laburbiltzen du mini podcast honetan. Espero bezala ihesaldi jendetsu bat osatu dela kontatzen digu hiru euskaldun bertan izan direlarik: Haimar Zubeldia (TFS), Romain Sicard (DEN) eta Ion Izagirre (MOV). Azkenean ihesaldiko Pantano (IAM) izan da etapa garaipena lortu duena. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez.