SKY taldeak bi euskaldun izango ditu Tourrean

Gaur eman du jakitera SKY taldeak aurtengo Tourrerako bere bederatzikoa eta tartean bi euskal txirrindulari izango dira: Mikel Nieve nafarra eta Mikel Landa arabarra. Talde sendoa Froome-i bere hirugarren Tourra izan daitekeenaren lehian laguntzeko hautatuak izan dira bi euskaldunak. Pena izan zen Mikel Landak Giroari agur esan behar izana baina seguru gustu handiz hartu duela […]

Saganek ez zuen bigarren izan nahi

Amaitu berri dira Richmondeko Munduko Txapelketak eta elite mailan hauek ditugu txapeldun berriak: – Emakumezkoetan erlojuaren kontra: Villumsen (Zelanda Berria) – Gizonezkoetan erlojuaren kontra: Kiryienka (Bieloerrusia) – Emakumezkoetan errepidean: Armitstead (Britainia Handia) – Gizonezkoetan errepidean: Sagan (Eslovakia) Azkena jokoan gizonezkoen errepidekoa izan da, Iosuk aurrertu zigun udazkeneko “La Primavera”. Ez zebilen ez Iosu oso erratuta […]

Kiryienka, bila dabilena

Zumarragako etapa bukaerako aldapatzarrak zerbait argitu zigun: Martin eta Leipheimer jokoz kanpo geratu ziren. Lekunberrin bukatutakoak, ordea, ez du pistarik eman. Movistar taldeko Kiryienkak eraman du etapa Azpirozeko jaitsieran ihes eginda. Larunbatean, ozta-ozta ihes egin zion garaipenak Lizarran, baina gaur bai, gaur inork ezin izan du harrapatu. Bestalde, Kloden lider da. Azpiroz izan da eguneko […]

10. etapa: Tropelak jai, beraz, guk siesta…

Hemen duzu 10. etaparen azterketa Egoitz Lizaso eta Oihan Odriozolaren eskutik. Biek aipatu dute oso aspergarria izan dela gaurko etapa eta siesta ederra bota dutela. Sergio Paulinhok RadioShack taldeari Tourreko lehen garaipena eman diola komentatzeaz gain, Nicolas Rochek egindako saiakerarekin asko poztu dira bi solaskideak, ziurrenik Tropelako kinielan biek daukatelako. Andy Schleck taldekideentzako ur bidoien […]

Italiarrak nagusi oraingoz

Gaurkoan ihesaldia espero genuen eta hala izan da. Bonnafond, Gatto eta Klostergaardekin batera Kiryienka eta Scarponi txirrindulariak ihesaldiari ekin diote. Zalantzarik gabe azken bi hauek zerbait egingo zutela garbi zen eta ihesaldiak helmugaratzea lortuko bazuen bi hauen artean izango zela etapa garaipena. Halaxe suertatu da. Hochkrimm lehen mailako portua Scarponi eta Kiryenkak tandemak igaro du, […]