Rabobankek agur esan dio eliteko txirrindularitza babesteari

Errepideko txirrindularitza profesionaleko denboraldia amaitu da baina ez du horregatik protagonismorik galdu. A ze giroa dagoen! Hibaik artikulu bikain batean Euskaltel berriaren inguruan aritu zitzaigun eta Raulek orain egun gutxi USADAk Armstrongen kasuaren inguruan argitaratutako ebazpenak medioetan sortutako iritzi ezberdinak bildu zizkigun. Bada ebazpen horrek soka luzea dakarrela dirudi. Iruzkin batean agertzen nuen moduan USADAren […]

#47 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011ren kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman duenaren inguruan aritu dira. Hauek dira jorratzen dituzten gai nagusiak: – Kronika: Gilberten nagusigoa Vanenderten laguntza bikainarekin. Samuel Sanchezen adierazpenak lasterketaren ondoren. – Euskaldunak: Haimar Zubeldiaren jarrera eta emaitza. – Bitxikeria: Tropela maillotaren presentzia Donostiako Klasikoan. – Gure Tropela: “berrio” erabiltzailearen garaipena. Kinielan izandako aukeraketen […]

#46 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011

Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute. Aurreko podcastak hemen dituzu.

2010eko taldeen analisia (X): Quick Step, Tom Boonen erraldoiaren berpiztean fedea duen taldea

Talde belgikarrei bost axola izan zaizkie itzuli handietako sailkapen orokorrak. Halaxe ondoriozta daiteke aurtengo Quick Step taldearen txirrindulari zerrendari erreparatuta ere. Zenbait sasoitan saiatu dira horretarako liderrak fitxatzen, baina inoiz arrakasta gehiegi gabe, eta hori ikusirik, klasikoetan eta etapetan indar guztiak jartzea onetsi dute. Aurten bada, udaberriko klasikoetarako edo edozein itzuli handitan etapak irabazteko talde […]

Barredo Donostian garaile

Barredo Quick Step-eko txirrindulari asturiarrak 2009ko Donostiako Klasikoan garaipena lortu du eta esan behar merezimendu osoz izan dela. Kreuziguer eta biak iritsi dira Boulevardeko zuzenera, baina txekiarrak indarrik gabe geratuta, Barredok aise hartu dio aurre azken metroetan garaipena eskuratuz. Gaurkoan tropel nagusitik zenbait txirrindularik ihes egin dute eta tropeltxo bat osatu dute. Jaizkibelen gora hasi […]

Multzoen azterketa (III). Besteak

Denetarik dago azken multzo honetan: igotzaileak, gizon azkarrak, erlojupekoan ondo moldatzen direnak, ihesaldietan sartuzaleak… Sailkapen nagusiari begira ere izen batzuk aipatuko ditut, jakinda azken eguneko erlojupekoak erabakiko duela, seguruenik, itzuliaren irabazlea. SAILKAPEN NAGUSIARI BEGIRA Lehenengo atalean agertzen dira itzulia irabazteko hautagai nagusiak. Hortaz, hasiera baten, behintzat, ondoren aipatuko ditudan izenak bigarren mailan leudeke. Baina nork […]