Post honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Emakumeen Birari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gaiak:
– Ibilbideari errepasoa: aurtengo ibilbidean ez da erlojuaren kontrako saiorik izango, gainsariak, “puntu beroak”,…
– Hautagaiak nagusiak: Vos (RBW) izango al da nagusi?
– Hautagaiak: zein izango dira podiumaren inguruan lehian izan daitezkeenak?
– Beste hautagaiak: Ane Santestebean (SLU) euskaldunen artean ondoen ibil daitekeena
– Besteak: euskal txirrindulari dezente
Emakumeen Saria 2014
Hemen uzten dizuegu ikusgai Durango-Durango Emakumeen Saria 2014 ekitaldiaren laburpena. Eskerrik asko Iñigo!



Eguraldiak kolokan jarri du gaurko etaparen lehia. Atzo antolakuntzak aurrera egiteko asmoa azaldu zuen baina baztertu gabe etapa hasi aurretik etaparen ibilbidea aldatzea. Ez da hala izan nahiz eta elurra eta hotza protagonista izan den Gavia eta Stelvioko gainetan. Txirrindulariek eguraldi makurra sufritu behar izan dute eta hemendik zorionak etapa amaitu duten guztiei, etapa epiko eta ikusgarria eskaini baitigute. Bai, ikusgarria eta txirrindularitzan gutxitan bizi izan dugun bezalakoa. Bikaina, eta horregatik pena handia da sortu den polemika. Hemen nire iritzia.