#93 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Txirrindularien azterketa

Contador eta FroomePost honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Andoni Aranzabalek (@seiibol) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Frantziako Tourrareko txirrindulariei eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Kinielaren egitura berria. Zer iruditu zaizue?
– Hautagai nagusiak eta hautagaiak. Garbi al dago zein multzotan den irabazlea?
– Azkarretan azkarrena hautatzekotan, aurreko urteetako emaitzari erreparatzeak laguntzen al du?

– Azkarretako multzoan zeren baitan aukeratu?

– Beste azkarretan hautatzerako orduan kontutan hartu esprinter nagusiak direnak

– Zein izango da sailkapen nagusiko euskaldunik onena Parisen?

– Ehiztarien multzoa, lehen aldiz Tropelan

– Besteak multzoa bitan banatuta

“#93 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Txirrindularien azterketa” irakurtzen jarraitu

Podiumerako atea zabalik

Criterium Dauphine Libere 2014  stage -2

Beste behin uda garaia iritsi da eta honekin bat aurtengo Tourra. Sailkapen nagusira begira, derrigorrezkoa da bi txirrindulari aipatzea besteen gainetik, Contador (TCS) eta Froome (SKY), aurtengo Tourra irabazteko hautagai nagusiak eta printzipioz Pariseko podioko lehen bi postuak beteko dituztenak. Bi zezen hauen atzetik ordea, gauzak estu eta larri joango direla dirudi eta podioko 3.postuko ateak zabalik daude, hona hemen 3.postu hori konkistatzeko zerrendan azaltzen diren hautagai nagusien analisi laburra (apustu etxeetako 5 hautagai nagusienak).
“Podiumerako atea zabalik” irakurtzen jarraitu

#92 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Ibilbidearen azterketa

Frantziako Tourra 2014Post honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Frantziako Tourrari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Aurtengo Tourra Ingalaterratik hasten da
– Ez dago prologorik
– Harbidetako etapa bat jokatuko da
– Ibilbidea orokorrean gogorra
– Azken aurreko erlojuaren kontrako bakarkako saioa bakarra, nahiz eta 54 kilometrotako den, luzea
– Azken eta 19:00ak aldera amaituko da aurretik emakumezkoen La Course lehiatuko delako lehen aldiz historian

“#92 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Ibilbidearen azterketa” irakurtzen jarraitu

Hizkuntza gutxituak sarean gehitzen!!

Tropela asturieraz eta Disqus euskaraz2005ean Tropela.net proiektua martxan jarri genuenean euskara, txirrindularitza eta teknologia berriak ardatz hartuta abiatu ginen. Bide guzti honetan euskarari lehentasuna eman diogu eta ematen jarraitzen dugu, hizkuntza berriak gehitzen joan bagara ere. “Hizkuntza gutxituak sarean gehitzen!!” irakurtzen jarraitu

10. Tourrean, Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean

Laboral Kutxa SariaDakizuen moduan, aurtengoa Tropelak lehiatuko dugun 10. Tourra izango da. A ze marka!! Hori gogorarazteko harro aldatu dugu goiburuko logoa 10 zenbaki dotorea gehituz. Eta beti esan ohi dugun moduan, hein handi batean zuei eskerrak! Eskerrik asko guztioi hainbeste urtez zintzo Tropelan parte hartzen jarraitzen duzuelako!

Berrikuntza eta aldaketa ugari jasan ditu Tropelak urte guzti hauetan zehar eta aurtengoa ere ez da aparte izango. Urte guzti hauetan zehar makina bat babesle eta laguntzaile izan ditugu – eskerrik asko zuei ere!! – eta aurtengoan, modu berezian, Laboral Kutxarekin gauzatu dugu elkarlana. Izan ere, Laboral Kutxak Frantziako Tourreko lehiaketan babestutako sailkapen propio bat izango du Laboral Kutxa Saria izena duena. Erabiltzaile guztiok zaudete gonbidatuta sailkapen horretan parte hartzera eta sari zoragarriak irabazteko lehiatzera: Orbea bizikleta, Forum Sporten gastatzeko bonoak, … Gainera Laboral Kutxa Saria sailkapeneko erabiltzaile guztien artean maillot eta kuloteak ere zozketatuko dira.

Gure aldetik Laboral Kutxari eskerrak eman nahi dizkiogu gugan jarri duen konfiantzagatik eta Tropelako lehen sailkapen babestua berea izateagatik.

Zorte on guztioi eta goza dezagun hamargarren aldiz Tourraz Tropelan!