Azken atseden egunaren aurreko etapa izan da 2019ko Italiako Giroko 15. etapa hau. Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen duen moduan, ihesaldian bi izan dira protagonista, Cattaneo (ANS) eta Cataldo (AST). Azken hau izan da etapa garaipena lortu duena. Faboritoei dagokienez, Carapazek (MOV) eta Nibalik (TBM) denbora atera diote Roglici (TJV) batez ere izandako matxura eta erorikoagatik.
Bihar atseden eguna. Etzi ez dute azkenean Gavia igoko, baina etapa interesgarria aurre ikusten da.
Eguraldiak kolokan jarri du gaurko etaparen lehia. Atzo antolakuntzak aurrera egiteko asmoa azaldu zuen baina baztertu gabe etapa hasi aurretik etaparen ibilbidea aldatzea. Ez da hala izan nahiz eta elurra eta hotza protagonista izan den Gavia eta Stelvioko gainetan. Txirrindulariek eguraldi makurra sufritu behar izan dute eta hemendik zorionak etapa amaitu duten guztiei, etapa epiko eta ikusgarria eskaini baitigute. Bai, ikusgarria eta txirrindularitzan gutxitan bizi izan dugun bezalakoa. Bikaina, eta horregatik pena handia da sortu den polemika. Hemen nire iritzia.