#88 Tropela.net podcastak: Milan-San Remo 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

2013 Milan-San RemoPost honetan Eneko Garatek (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Milan-San Remo lasterketari errepasoa egiten diote, Tropelako egutegian lehen aldiz lehiaten den klasiko handia. Hona hemen jorratu diren gaiak:

Ibilbideari errepasoa: aldaketa ibilbidean
Hautagaiak nagusiak: esprinterrak bakarrik aukeratu?
Beste hautagaiak: taldeetan ohiko izaten diren liderrak zein paper izango dute?
Besteak: talde apalagoetako txirrindulariak kontutan hartu? Euskaldunak?
“#88 Tropela.net podcastak: Milan-San Remo 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa” irakurtzen jarraitu

Poulidor izatetik Anquetil izatera

Carlos Betancur kolonbiarrak irabazi du Paris-Niza, Rui Costa munduko txapeldunaren aurretik. Joan den denboraldian lasterketa askotan ikusi genuen kakalardoa lehen postuetan, baina besoak altxatzerik ez zuen izan. Euskal Herriko Itzulian jo eta ke ibili zen Henao eta Quintana herrikideekin, besteak beste, eta Bizkaiko etapan helmugako marra gainean irabazi zion Henaok. Ardenetako klasikoetan hirugarren sailkatu zen Fleche-Wallonen eta laugarren Liejan. Italiako Giroan, beste horrenbeste. 23 urte izan arren, Nibali marrazoari, Evans eta konpainiari hortzak erakutsi zizkien; beldurrik ez, lotsarik ere ez. Etapa garaipenik ez zuen, ordea, eskuratzerik izan: hiru etapatan, bigarren. Poulidorri maiz gertatzen zitzaion bezala, onenen artean bai, baina ezin garaipena dastatu.

“Poulidor izatetik Anquetil izatera” irakurtzen jarraitu

#87 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Eneko Garatek (@egarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Paris-Nizako lasterketari errepasoa egiten diote, 10. denboraldi honetarako lehen kinielari begira interesgarri izan dakizukeena. Hona hemen jorratu diren gaiak:

– Tropelan izandako aldaketak: luxuzko gregarioak
– Ibilbideari errepasoa: ez dago erlojuaren kontrako saiorik
Hautagaiak nagusiak: aurten multzo hau izateak zailtasuna areagotu du
Hautagaiak: multzo zabala
Azkarrak: ibilbideak zein esprinter mota aukeratu baldintzatzen du
Beste azkarrak: ez zaigu iruditu Besteak multzoan azkarrik geratu denik
Besteak: klabeetako bat izenez aukeratu beharrean zein taldetan dagoenaren baitan aukeratzea dela nabarmentzen dute
“#87 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa” irakurtzen jarraitu

Izan ez direnak

Iparraldeko Kanpainiaren aurreneko asteburua pasa da, eta honen biharamunean, kirol eta bizi-legeak agintzen duten moduan, euren garaileak (eta galtzaileak) ditugu hizketagai: Stannard eta Sky-ren lan bikaina Omloop Het Nieuwsblad-en, Boonen-en lasterketa pattala eta hurrengo eguneko erredentzioa Kuurne-Brusel-Kuurne-n OmegaPharma-k eman zuen erakustaldian, Belkin-en eta batez ere Vanmarcke-ren sentsazio onak, eta beste hainbat kontu.

Alabaina, larunbateko proba ikusgarriak lasterketaren irteeran izan zuen kontrapuntua, bertan behar zukeen bere semeetako baten omenez gordekotako minutuko isilunean. Ez da gainera zoritxarrez azken urteotako bakarra izan, eta txirrindularitzaren tenplu handia den Belgikak (Flandesek batez ere) ikusi du batez ere zerrenda beltz hau loditzen azken bosturtekoan. Horrexegatik, izan zirenen gainetik, izan ez zirenak (eta jada tamalez sekula izango ez direnak) ekarri nahi izan ditugu gogora gaurkoan. “Izan ez direnak” irakurtzen jarraitu

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek eta ikaragarria izaten da bertan izaten den ikusle kopurua. Garrantzitsuenak Flandriako Tourra eta Paris Roubaix izango dira eta faboritoen artean hiru aipatuko nituzke guztien gainetik: Cancellara, Sagan eta Boonen. “Badatoz harbidetako klasikoak” irakurtzen jarraitu