Froome Vs Contador

Froome Lyonen erlojuaren kontraAurtengo Dauphiné irabazteko bi hauek dira hautagai nagusiak zalantzarik gabe. Tropelako kinielan ere hala jarri dira, Nibali (AST) hautagai serioa izan badaiteke ere (Giroa eta Vuelta irabazita), koska bat beherago ikusten da, momentuz.

2014ko Contador (TCS) hau ez da iazkoa. Maila altua erakutsi du denboraldi hasieran, besteak beste, Itzulia bera irabazita. Ordutik ez da lehiatu eta Teiden aritu da entrenatzen, Nibali eta Froomek (SKY) egin duten bezala – gainera hotel berean ere topo egin dute-. Froomek, aldiz, Romandia bereganatu zuen orain hilabete inguru. Biak ere egutegi ezberdinekin, baina garaipenak poltsikoratzen maila altua erakutsiz.

Ikusmin handia dago Dauphine honetarako Tourra lehiatu aurretik Contador eta Froome elkarren aurka arituko diren azken aldia izango baita. Katalunian bakarrik egin zuten topo, baina martxoan izanda, eta ibilbidea ikusita, kontutan ez hartzeko modukoa dela uste dut.

Gaur jokatu da Dauphineko lehen etapa. Erlojuaren aurka izaki, Froomen modalitatea dela esan genezake eta ez du hutsik egin. Ezta Contadorrek ere, bigarren sailkatu baita 8 segundora. Lehia estua, beraz, Tropelako kiniela egin dutenek aurrikusten zuten moduan. %51,8ak Froomen alde egin du eta %48.2ak Contadorren alde.

Badirudi ikuskizuna izango dugula aurtengoan, bai Dauphine eta baita Tourrean ere, bi hauek beraien hoberenean badaude behintzat. Beharbada hau da txirrindularitzak behar duena Mundialak gainontzeko kirol guztiak azkeneko planora bidaltzen dituenean argi pixka bat jaso dezan.

Argazkia: teamsky.com

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.