…geroaren itxaropen (Giroaren biharamunean, II)

Artikuluaren aurreneko zatian egindako kronikaren ostean, ez dirudi ondorio baikorregirik ateratzerik dagoenik aurtengo Italiako Giroaz. Hala izanda, zergatik bigarren zati honetarako halako izenburua? Bada, nire ustetan behintzat, baikor izateko arrazoiak egon badaudelako. Eta ez gutxi gainera.

Continue reading “…geroaren itxaropen (Giroaren biharamunean, II)”

Orainaren argilunak…(Giroaren biharamunean, I)

Triesteko podiumean Nairo Quintana gorenean zela amaitu zen igandean Italiako Giroa. Urteko aurreneko handia, hiru asteko lehen proba, nahiz eta bete-beteko lehiari dagokionez, lasterketa bera dexentez murritzagoa izan den. Val Martello eta Monte Grappako etapak salbu, gazitik gozotik baino gehiago izan du Corsa Rosak.

Nairo Quintana, Giroan garaile

Continue reading “Orainaren argilunak…(Giroaren biharamunean, I)”

Etapa epikoa nahastu duen txioa

Cataldo euskal zale bat atzean duelaEguraldiak kolokan jarri du gaurko etaparen lehia. Atzo antolakuntzak aurrera egiteko asmoa azaldu zuen baina baztertu gabe etapa hasi aurretik etaparen ibilbidea aldatzea. Ez da hala izan nahiz eta elurra eta hotza protagonista izan den Gavia eta Stelvioko gainetan. Txirrindulariek eguraldi makurra sufritu behar izan dute eta hemendik zorionak etapa amaitu duten guztiei, etapa epiko eta ikusgarria eskaini baitigute. Bai, ikusgarria eta txirrindularitzan gutxitan bizi izan dugun bezalakoa. Bikaina, eta horregatik pena handia da sortu den polemika. Hemen nire iritzia.

Continue reading “Etapa epikoa nahastu duen txioa”

Arrosak duenean protagonismoa horiz jantzi da

Astelehen egunak izan dira atseden egunak Italiako Giroan. Askok arratsalde horietan hutsune bat somatu dugu. Baina azken urteetan txirrindularitza globalizatuan gertatzen den bezala, lehen mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izan dugu baita ere atlantikoaren beste aldean: Californiako itzulia ospatu da eta zeresana eman du. Eta atseden eguna baliaturik, gogoeta txiki bat egin nuen.

Saihestezina da batzuetan Frantziako Tourrari buruz ez hitz egitea, txirrindularitzan jartzen diren foku guztiak uztaileko ekitaldira egoten dira begira.

Wiggins Californian garaile

Continue reading “Arrosak duenean protagonismoa horiz jantzi da”

Evansek, hordagoa handira

evansIdatz nezakeen Julen Gabiriaren abenturaz, baina ez dut egingo, Berria egunkarian artikulu gozagarria plazaratu berri dutelako eta nik ezingo nukeelako hobetu. Analisi sakon bat ere banuen buruan, baina Hibaik Tropela.net blog honetan bertan Kittel eta bere taldeari buruz egindakoa azterketa xehe eta zabalari itzal egiteko, nahikoa lan (irakurri duzu?). Hortaz, Evansi gorazarre egiteko aprobetxatuko dut. Behin baino gehiagotan txalotu dut plaza honetan azken urteetan Cadel Evansen itzuli txikiak irabazteko nahia, itzuli handiak irabaztetik urrun ikusten nuelako, baina hara non eta Giroa irabazteko borrokan dugu gizona, 37 urterekin. Lehen astea joan zaigu, eta mendiko lehen etapak eta gero, BMC taldeko liderra da sailkapen nagusiaren buruan. Arrosaz jantzita hartuko du australiarrak asteleheneko atseden eguna.

Continue reading “Evansek, hordagoa handira”