Arrosak duenean protagonismoa horiz jantzi da

Astelehen egunak izan dira atseden egunak Italiako Giroan. Askok arratsalde horietan hutsune bat somatu dugu. Baina azken urteetan txirrindularitza globalizatuan gertatzen den bezala, lehen mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izan dugu baita ere atlantikoaren beste aldean: Californiako itzulia ospatu da eta zeresana eman du. Eta atseden eguna baliaturik, gogoeta txiki bat egin nuen.

Saihestezina da batzuetan Frantziako Tourrari buruz ez hitz egitea, txirrindularitzan jartzen diren foku guztiak uztaileko ekitaldira egoten dira begira.

Wiggins Californian garaile

Tropela barruan parte hartze handiena duen kiniela izaten da Frantziako Tourrarena. Tropela faktorea piztuta eta ikusi dugunaren ostean galdera bat gutxienez egin beharko genuke: Wiggins gelditzeko itzuli da? Paris-Roubaix-en lehen hamarren barruan egin zuen, Trentinon sailkapen nagusian 19. baina aitzin etapako erlojuz kontrakoan 3. eta Californiako itzulian erlojuz kontrako etapaz gain sailkapen nagusia poltsikoratu du lan ederra egin ostean.

Sky taldeak duda asko uzten ari da urteko lehen hilabete hauetan. Kantitatean 4 garaipen gutxiago ditu iazko urtearekin alderatuz gero (19 garaipen 2013an, 2014 honetan 15), baina garrantzia handiago du erakusten ari diren irudia edo azken garaian hartu dituzten erabaki harrigarri batzuk. Iaz, garai honetarako, Frantziako Tourrerako hautagai bakarra zuten beltzezko gizonek: Chriss Froome. Gainera honek, denboraldian erakustaldia ematen ari zen.

Orain zalantzak daudenez ez dakigu beltzezko gizonak lider bat, bi edo hirurekin izango diren uztailean – Porte ere kontuan hartu beharko da?

Ez da izango lehen aldia lider eta gregarioen aldaketa egon daitekeela hiru asteko itzuli baten barruan (Indurain eta Delgadorekin gertatu zen bezala 1991an) edo talde bera bi lider sendoekin ager daitekeela irteera lerrora (Contador eta Armstrong Astana taldean 2009an). Eta gertatu izan da bigarren aukeran egon zitezkeen txirrindulariak baina liderrak hutsik egin ezean honentzako egin beharko lukeena lan, baina aginduak ez betetzea (Sevilla eta Aitor Gonzalez 2002ko Espainiako Vueltan). Zalantzaz beterik egoten gara kinielak egiterakoan, beltzezko gizonen situazio honek ez digu askorako lagunduko azkeneko aukeraketan.

Uztailerako egun asko falta dira. Bitartean zenbait gauza espero dezagun argitzea eta ordurarte jarrai dezagun txirrindularitzaz disfrutatzen.

Argazkia: velonews.competitor.com

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.