Gero eta indar eta ospe gehiago lortzen ari den lasterketa da Kaliforniako Tourra. Txirrindularitza amerikar herrialde honetan lortzen ari den indarrari jarraiki, gertu gertutik jarraitu beharreko proba bihurtu da. Italiako Giroan parte hartzen ez duten tropeleko txirrindulari garrantzitsuenak hara joaten dira, Frantziako Tourrerako prestaketa gisa.
Azken bi urtetako gizonik azkarrenak irabazi zuen lehen partziala. Eroriko baten ondorioz Boonenek ezin izan zuen azken metrotan lehiatzerik izan eta Cavendishek probestu zuen hutsunea bi eskuak igotzeko Sacramentoko zirkuitoan. Lehen liderra zen. Bigarren partzialean aldiz ezustekoa, 25 bat laguneko taldetxoa iritsi zen aurretik lasterketa gorabeheratsuan. Cervelo taldeko Lancaster izan zen azkarrena, etorkizunean zeresan handia emango duten bi gizonen aurretik: Sagan eta Boom.
Hirugarren etapan lasterketako hiru gizonik indartsuenak iritsi ziren guztien aurretik: Rogers, Leipheimer eta azkenean esprintean garaipena lortuko zuen Zabriskie estatubatuarra. Garmin etxekoaren mesedetan lidergoa aldaketa Santa Cruzeko kaleetan. Lasterketako etapa erabakigarria izan zen. Laugarrengo etapak aldiz istorio gutxi, eta esprinta bukaeran. Aurten hain fin ibili ez den Cavendish garaitua izan zen, Liquigas taldeko Chicchi italiarra gailendu zelarik. Gizon azkar hau ere kontuan hartu beharrekoa izango delakoan nago hemendik aurrerakoan. Benatti bukaerara iristen doan heinean laguntza handiagoa izango delakoan naiz talde berdean.

Bostgarren eta seigarren etapetan izan zen lasterketako bigarren une garrantzitsuena. Sagan eslovakiarrak bi garaipen poltsikoratu zituen elkarren atzetik, Paris-Nizako erakustaldia ez zela kointzidentzia izan erakutsi nahian. Italiar taldearen hirugarren garaipena sei egunetan. Rogers australiarrak lidergoa kendu zion Zabriskieri, egunero lehen postuetan sailkatuaz eta erregulartasun handia erakutsiz.
Itzulia bukatu aurreko egunean lasterketako erlojupeko bakarra Martin espezialistarentzat. Momentu honetan Cancellara ahaltsuari itzal pixka bat egiteko bakarra bera dela dirudi, eta hau lasterketan ez zenez, garaipen bikaina. Rogers taldekideak bigarren postuarekin lidergoa indartu zuen, nahiz eta denbora tarteak oso txikiak izan.
Azken egunera hiru txirrindulari 25 segundoren barruan iritsi ziren: Leipheimer, Zabriskie eta Rogers bera. Lasterketa gorabeheratsua, erasoak asko elkarren jarraian baina australiarrak ongi eutsi zien denei. Hesjedal kanadarrak irabazi zuen azkena, Ardenetako klasiketan hasi eta Frantziako Tourrean ondoren borobilduko zuen denboraldian beste garaipen eder bat lortuz.
Rogers australiarrak lortu dituen garaipenetan garrantzitsuenetako bat izan zen Californian lortutakoa, bere erlojupeko hiru munduko txapelketak alde batera utzita noski. Andaluziako itzulia ere poltsikoratu du aurtengoan, beharbada bere urterik onena borobilduz. Hala ere, esan liteke esperantza handiak zituela Frantziako Tourrean baina hiru asteko itzuliak beharbada luzetxo geratzen zaizkio. Huts egin zuen. Sky taldean izango da 2011n eta aste bateko itzulietan taldeko erreferentzia izango delakoan nago. Ikusiko dugu.
Aipamen bat egin nahi nioke itzuliari berari. Aste beteko lasterketa garrantzitsuenetakoa izatera iritsi Kaliforniako itzulia. Gero eta gehiago dira txirrindularitzaren etorkizuna EEBBtan dagoela esaten duenik. Hiru asteko itzuli bat han izango denaren esamesak ere badira, izan ere zenbait adituren esanetan, txirrindularitzaren etorkizuna atlantiko itsasoaren bestaldean baitago hein handi batean. Denborak erakutsiko digu hau hala den edo ez.
Giroan, Tourrean ez bezala , ustekabean edozein txokotan izan ohi dira. Aurten ezustekoak lasterketa hasi aurretik iritsi ziren; Pellizotti jokoz kanpo utzi zuten, bere pasaporte biologikoaren emaitzak ez ohikoak zirelakoan. Hori ikusirik, Liquigaseko nagusiek Vincenzo Nibali eraman zuten Girora, nahiz eta italiar gaztea oporretan zegoen –edo hori esan zuten behintzat bere taldekoek-.
2010eko Romandiako Tourra lehen postuan bukatu zuena palmaresean ez agertzeagatik pasatu da historiara. Izan ere, etapa guztiak burutzen denbora gutxien Alejandro Valverdek eman zuen, itzuliko garaile bilakatuz, baina denok dakigun moduan gero zigortua izan zen, lortutako garaipenak modu hartan galduta. Gauzak honela,
Lasterketei helduaz, lehena Amstel Gold Race izan zen. Esan bezala, txirrindulari garrantzitsu asko falta ziren, baina nire aburuz aurtengo oilar nagusienetakoa den
17Km falta zirela eraso erabakigarria eman zuen
Urtero bezala, tropeleko txirrindulari garrantzitsuenetako askok parte hartu zuten Euskal Herriko Itzulian. Batzuk aipatzearren: Alejandro Valverde, Damiano Cunego, Andy Schleck, Purito Rodriguez, Samuel Sanchez, Robert Gesink, Haimar Zubeldia, Andreas Kloden… Horiek guztiak abiatu ziren Zierbenatik. Oscar Freire helmugaratu zen lehen postuan aurreneko etapan, baina epaileek zigortu zuen, azken metroetan ez zuelakoan zuzen jokatu. Hori horrela, bigarren sailkatuak, Alejandro Valverdek jantzi zuen maillot horia. Lehen etapa hartan Samuel Sanchez Euskaltel Euskadiko txirrindularia minutu eta erdiko atzerapenarekin iritsi zen helmugara. Putxetaseko aldapa gogorrak min handia egin zion Samueli. Itzulia irabazteko aukerarik gabe geratzeraino.