Tropelean aritzeak beldurra eragitetik, tropelean nabarmentzera iritsi da Usoa. “Beti dago minutu bat gehiago”, aurrera egiten lagundu dion leloa. Profesional izanik ere, oraindik emakumezkoen txirrindularitzak bidea egiteko duelakoan da Usoa. Eta ez ditu albo batera utzi izan nahi emakumezkoen fisiologiak eragindako desberdinasunak, egon hor baitaude.