2010ari errepasoa (VIII): Ardenetako Hirukoa

Ardenetako Hirukoa Apirileko 8 egunetan goi mailako hiru lasterketa batzeagatik da ezaguna. Tropeleko txirrindulari garrantzitsuenak belgikar eta herbeheretar lurraldeetan izaten diraLiège -Bastogne-Liège monumentua lehiatzen eta hau aprobetxatuz Amstel Gold Race eta Flèche-Wallone lasterketetan ere maila izugarria izaten da. Normalean itzuli handiak lehiatzen izaten diren txirrindulari gehientsuenak punta-puntan izaten dira lasterketa hauetan, mendatetxoz josiak baitaude ibilbideak. […]

Gilbert garaile, Holandako errusiar mendian

Cancellara eta Gilbert klasiko handietan nabarmentzen diren txirrindularietako bi dira. Lehenak, suitzarrak, nahierara irabazi zuen Flandesen eta Roubaixen. Besteak, Omega Pharma-Lotto taldeko Philippe Gilbertek, erakustaldia eman zuen Amstel Gold Raceren azken aldapan, Caubergen. Eraso kolpe bortitza jo eta azken igoerara iritsi ziren 20 bat txirrindulari –tartean zen Haimar Zubeldia- jota utzi zituen, hari ezin jarraitu. […]

Ardenetako Hirukotea: berezitasunak

Euskal Herriko Itzuliarekin euskal errepideetan txirrindularitzarik onenaz gozatu ondoren eta Flandesko Tourra eta Paris-Roubaix pasa direnean, gainean ditugu Ardenetako Klasikoak: Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja. Eta aurten lehen aldiz Tropelako lehiaketa izango da klasiko hauekin. Denboraldiko hirugarren lehiaketa hau nahiko berezia da, parte hartzaile bakoitzak bere ziklista-talde bakarrarekin jardungo baitu 3 probetan. Horrek […]

Amstel Gold Race. Garagardoa eta bizikleta

Asko izan dira Gasteizen alkohol tasa altuarekin bizikletaz ibiltzeagatik multa jarri dietenak. Badirudi bateragarriak ez direla bizikleta eta alkohola, baina Holanda aldean zentzua hartuko du binomio honek bihar jokatuko baita Amstel Gold Race klasiko ospetsua. 258,6 kmtako ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek, Maastricht-etik Valkenburg-era. Ibilbidea zirkuitu ezberdinetan banatua da eta zenbait lekutatik hirutan ere pasa […]

Oilar gorriaren txanda: Flèche Wallone eta Liège-Bastogne-Liège

Urteroko zitari jarraiki, Apirileko erdialdera heldu zaio bere txanda Wallonniako oilar gorriari. Flandesko lehoi zaharrak herriko harbideak ederki astindu ditu beste behin, bere semeen jatorri germaniarrak bide hauen egitura erromatarrak beren baitan sua sortuko balute bezala. Harbideak pasata Ardenetako asteari Amstel Gold Race klasikoak eman zion hasiera. Munduko Kopako garaian gertatzen zenaren kontra, orain hiru […]