Armstrong BBCn: sinesgarritasuna helburu

Armstrong is back. Gaizkile bihurtutako heroia itzuli da. Orain dela bi urte Oprah Winfreyri aitortu zion urtetako dopina (Egoitzen iritzia), eta bueltan da Armstrong, oraingoan BBCko kirol editore Dan Roanen aurrean. 2013ko urtarrilean dena ilun bazen ere, 2015ean “argia” ikusten ari da Armstrong. Hala ere, barkamena eskatzetik urrun, baloiak kanpora botatzean datza txirrindulari ospetsuaren diskurtsoa. […]

2010ari errepasoa (XI): Michael Rogersek pauso bat aurrera Kalifornian

Gero eta indar eta ospe gehiago lortzen ari den lasterketa da Kaliforniako Tourra. Txirrindularitza amerikar herrialde honetan lortzen ari den indarrari jarraiki, gertu gertutik jarraitu beharreko proba bihurtu da. Italiako Giroan parte hartzen ez duten tropeleko txirrindulari garrantzitsuenak hara joaten dira, Frantziako Tourrerako prestaketa gisa. Azken bi urtetako gizonik azkarrenak irabazi zuen lehen partziala. Eroriko […]

2010eko taldeen analisia (VI): Garmin-Transitions, aldaketa gutxiko taldea

Talde estatu batuarrak denboraldi txukuna egin zuen iaz. 29 garaipen lortu zituzten iaz eta gehien nabarmendu ziren txirrindulariak bi izan ziren, Farrar esprinter estatu batuarra eta Wiggins ingelesa. Lehenak Cavendish ahal guzti duna gainditzea lortu zuen Tourrean eta Wigginsek espero ez bezalako erakustaldia eman zuen 2009ko Tourrean eta sailkapen nagusian 4. amaitzea lortu zuen. Aldaketa […]

Frantziako Tourra. Multzoen analisia (VI). Besteak

Multzo honetatik lau lagun hartu behar dira, eta badago non aukeratu; hori dela eta, hainbat izen hartu eta hiru zatitan banatuko dut nire pronostikoa: sailkapen nagusian aurrean egon daitezkeenak, esprintetan ager daitezkeenak eta etapa ehiztariak. Asko geratuko zaizkit kanpoan, baina lehiaketari begira puntuak batu ditzaketen ziklista nagusiak aipatuko ditut. Sailkapen nagusiari begira: Luis Leon Sanchez […]

Multzoen azterketa (III). Besteak

Denetarik dago azken multzo honetan: igotzaileak, gizon azkarrak, erlojupekoan ondo moldatzen direnak, ihesaldietan sartuzaleak… Sailkapen nagusiari begira ere izen batzuk aipatuko ditut, jakinda azken eguneko erlojupekoak erabakiko duela, seguruenik, itzuliaren irabazlea. SAILKAPEN NAGUSIARI BEGIRA Lehenengo atalean agertzen dira itzulia irabazteko hautagai nagusiak. Hortaz, hasiera baten, behintzat, ondoren aipatuko ditudan izenak bigarren mailan leudeke. Baina nork […]

Italiako Giroa hasi da!

Bai, atzo hasi zen, baina Tropelean gaurtik aurrera hasiko da puntuak banatzen. Hiru astetan zehar 3733 parte hartzaile izango gara lehian, batzuk Kanariar edo Balear irletako bidaia hori eskuratu nahian eta beste batzuk, nire kasuan bezala, parte hartzen ari garen tropeltxoetan aurrealdean izateko itxaropenean. Atzoko taldekako erlojupekoan SLIPSTREAM – CHIPOTLE taldeak erakustaldia eman eta Vande […]