Nibali eta Wigginsen arteko lehia moduan planteatu da aurtengo Giroa – nire ustez Hesjedal ez da ahaztu behar, baina beno-. Lau etapa besterik ez dira jokatu eta segundoen dantza ikusten hasi gara. Continue reading “Sir Wigginsek 17 segundo galdu ditu”
Egile Artxiboak:Egoitz
Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak
Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, iazko Londreseko Olinpiar jokoak salbu, zail da telebistan aurkitzea. Continue reading “Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak”
Amets Txurruka, puntuak pilatzen!
Gerrans (OGE), Impey (OGE), Henao (SKY)… baina zeini axola zaio hiru etapa hauetako garaileak zein izan diren Amets Txurrukak emandako lezioa ikusita? Egia da Tropelan etapa garaileek (eta lehen postuetan sailkatuek) ematen dituztela puntuak eta ez ihesaldietan sartzen direnak. Baina bukaeran bai, bukaeran Ametsek emango ditu puntuak Tropelan. Honek iaz hainbeste aldiz aipatutako puntuazio sistema bat dakarkit burura; zuei ere bai, ala?
Gaudin gailendu da atarikoan
Inork gutxik esperoko zuen Gaudinek gaur lortu duen garaipena lortzea. Tropelan ere 'Besteak' multzoan genuen eta %0,1ak bakarrik aukeratu du. Hori bai, Tropelan lider jarri den premi-k zerbait bazekien.
Erlojuaren kontra ondo moldatzen da 26 urteko frantziarra. Iazko Frantziako txapelketan 8. sailkatu zen gaur bigarren sailkatu denarengandik 2:36ra. Hau Chavanel (OPQ) izan dugu, Omegako liderretako bat eta erlojuaren kontrako espezialista. Lehen hirukoteak Westrak (VCD) osatu du.
Egoitz Garcia klasikomanoa
Gaur jokatu da Omloop Het Nieuwsblad, Flandriako lehen klasikoa. Txirrindularitza zaleok zain ginen lasterketa hau ikusteko klasikoetan urtek lehena izan baita eta euskaldunontzat zorionez, ETB1tik jarraitzeko aukera izango dugu.
Paoloni Katusha taldeko italiarra izan da garaile. Gogoratu azkenean Katusha, Joquim Rodriguezen taldea, World Tour izango dela ebatzi dela orain gutxi eta gaurko garaipenak beste bultzadatxo bat eman dio talde errusiarrari. Ezin aipatu gabe utzi, ordea, Omega Pharma talde klasikozalearen protagonismoa: bigarren sailkatu da Vandenbergh eta Chavanel lasterketa buruan izan da hainbat kilometroetan.