Ivan Velascoren agur eskutitza

Urtea gogorra izan da niretzat. Oso zaila egin zait ikustea urteak aurrera egiten zuela eta ezin izango nuela berriro ere lehiatu. Baina horrela izan da. Mokorreko lesioa, hasieran onartu nahi nuena baino larriagoa izan da. Nire ibilbide profesionalean zehar hainbat lesio izan ditut, eta azken hori ere aurrekoak bezalakoa izango zelakoan nengoen. Errekuperatu eta berriro […]

Amets Txurruka, puntuak pilatzen!

Gerrans (OGE), Impey (OGE), Henao (SKY)… baina zeini axola zaio hiru etapa hauetako garaileak zein izan diren Amets Txurrukak emandako lezioa ikusita? Egia da Tropelan etapa garaileek (eta lehen postuetan sailkatuek) ematen dituztela puntuak eta ez ihesaldietan sartzen direnak. Baina bukaeran bai, bukaeran Ametsek emango ditu puntuak Tropelan. Honek iaz hainbeste aldiz aipatutako puntuazio sistema […]

#74 Tropela.net podcastak: Euskaltel berria eztabaidagai

Podcast honetan Igor Gonzalez de Galdeanoren Euskaltel berriaz aritzen dira Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban), Hibai Martinez eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Hona hemen eztabaidan jorratutako zenbait puntu: – Igor Gonzalez de Galdeanok lehen helburua lortu du. Gaur jakin dugu Euskaltel berriak World Tour lizentzia izango duela. – Baina beharrezko al da World Tour lizentzia? […]

Amildegiaren ertzean

Denbora aurrera dihoa, eta Igor Gonzalez de Galdeanoren gidaritzapean sortuko den Euskaltelen proiektu berriak oraindik galdera ikur eta hodei ilun asko aurkezten ditu etorkizun hurbilean. Victor Cabedoren zorigaiztoko istripuak une hartan bigarren maila batean utzi bazuen ere, Amets Txurruka eta Ivan Velascoren gainean hartutako erabakiak soka luze xamarra ekarri du (taldean izandako zazpi euskal txirrindulari […]

2010eko taldeen analisia (IV): Euskaltel-Euskadi, haize freskoaren beharrean

Hamazazpigarren denboraldia beteko du aurtengoan Euskadi Fundazioa-k errepide gainean. 2009a taldeak izan duen gorabeheratsuenetarikoa izan zen: Mikel Astarlozaren Tourreko garaipena eta Samuel Sánchez-en Vueltako bigarren postua batetik, baina taldearen irabazteko zailtasuna (asturiarraren aldetik batez ere) eta, batik bat, pasaitarraren Tour osteko positiboa, bestetik. Argilun gehiegi iragan hurbilean, eta horrek bide berri bati ekin behar izatea […]

Euskaltel-Euskadi italiarra

Ados, izenburua nahasia eta aldrebesa da, baina 2008ko Giroan talde euskaldunak izan duen jarduera adierazi nahi dut eta beharbada kokatzeko balio digu. Josu Agirre, Lander Aperribay, Koldo Fernandez de Larrea, Aitor Galdos, Dionisio Galparsoro, Markel Irizar, I�igo Landaluze, Alan Perez eta Ivan Velascok hartu zuten hasiera Palermoko taldekako erlojupekoan. Eta egia esan nahiko txukun hasi […]