Internet Explorerraren 7. beta bertsioa uste baino arriskutsuagoa

Orainarte ez bezala, Microsoften Internet Explorer 7aren beta bertsioa eskuragarri du erabiltzaile orok. Beta bertsioak probatako bertsioak dira eta normalki programatzaileen eskuetan izaten dira izan ditzazketen azken akatsak detektatu eta konpontzeko.

Explorer7Oraingo honetan, ordea, akats ugari aurkitu dituzte programatzaileek eta ondorioz Microsoft behartuta aurkitzen da akatsak konpondu eta beta bertsio berri bat aurreratzera. Dirudienez erroreak hain dira larriak adituek datu garrantzitsuak dituzten ordenagailuetan ez instalatzea gomendatzen dutela.

Hori gutxi balitz, aurreko bertsioetan bezala, euskarazko bertsiorik ez du izango 7. edizio honek ere. Nabigatzaileren bat aukeratzeko garaian Microsoftek nahiko argi utzi digu zein ez den gure neurrikoa.

Tropelak Firefox nabigatzailea gomendatzen du

Gero eta gehiago ari da zabaltzen Microsoft-en Internet Explorer-a ez dela segurua eta ez dagoela behar beste eguneratua. Eta eguneratua ez egotearen akatsik handiena gure sistema sarearen aurrean behar besteko babesik gabe izatea da.

Noski, guztiok nahi dugu sarean nabigatzen gabiltzanean lasaitasun maila batez aritzea, jakin badakigun arren %100eko babesik inoiz ez dugula izango. Firefox-a, aldiz, egungo nabigatzailerik seguruenetarikoen artean kokatua dago, eta hau gutxi balitz, euskara hutseko bertsioa dugu eskuragarri. Gogora ekarri behar dugu Firefox nabigatzailea software librea dela, beraz, beraren zabaltzea eta kopiak burutzea legezkoa da.

Nabigatzaile honi buruzko berri gehiago nahi izanez gero, librezale.org webgune euskaldunean edo mozilla.org web ofizialean izango duzue.