Gonbidapen garestiak Frantziako Tourrean

Argazkia: letour Pasa den astean jakin ziren 2019ko Frantziako Tourrerako azken gonbidapen edo wild card-ak. Ez zen sorpresarik izan. Direct Energie eta Arkea-Samsic Frantziako taldeak izan dira aukeratuak. Espero zena, Arkea-Samsic taldearen lekuan Vital Concept ikustea ere posible ikusten genuen arren askok. Ez alferrik, UCI rankingean hobeto kokatua dago Vital Concept (25) Arkea-Samsic baino (28). […]

8. etapa: Tomblaine > Gérardmer La Mauselaine (161 km). Profila eta aurre analisia.

IBILBIDEA Astebete egingo dute txirrindulariek lehian gaurkoan eta lehen muino esanguratsuak agertuko zaizkigu. 2. mailako bi mendate igo behar dituzte 130 km lau xamarrean egin ondoren, eta 3. mailako bat, helmugakoa hain juxtu, Gérardmerren aurkituko dutena 161 km osatuz. Gaurko etapa da aurtengo edizioan lehena muino batean amaituko dena. FABORITOAK Ez da erraza asmatzen zein […]

Egoitz Garcia klasikomanoa

Gaur jokatu da Omloop Het Nieuwsblad, Flandriako lehen klasikoa. Txirrindularitza zaleok zain ginen lasterketa hau ikusteko klasikoetan urtek lehena izan baita eta euskaldunontzat zorionez, ETB1tik jarraitzeko aukera izango dugu. Paoloni Katusha taldeko italiarra izan da garaile. Gogoratu azkenean Katusha, Joquim Rodriguezen taldea, World Tour izango dela ebatzi dela orain gutxi eta gaurko garaipenak beste bultzadatxo […]

Contador frantziarren ahotan

Aste honetan bertan argitaratu da kirol prentsan frantsesen artean eginiko inkesta bat. Bertan, frantziarrei galdetu zaie ea Contador Frantziako Tourrean izatea gustuko ote luketen. Hona inkestaren emaitzak: frantziarren %63ak ez dio lekurik ikusten Contadorri aurtengo lasterketako tropelean. Azken egunotan esan du Tourrean parte hartuko duela Pintoko txirrindulariak. Gogoratu Contadorrek 2010ko lasterketan eman zuela positibo eta […]

Bai, azkarrena Bozic

Sorpresa izan da beharbada, baina abisua ere eman zigun Bozic txirrindulari esloveniarrak 3. etapan. Orduan garaipena eskura izan zuela pentsatu genuen, baina indarrez ondo ez zen ibili eta Hendersonek garaipena kendu zion. Gaur ez. Gaurkoan urrutitik jo du erasoa eta erritmoari ederki eutsi dio. Merezitako garaipena. Esprinterrei gaurko etapa ere esprintean bukatzea komeni zitzaien bihar […]