Bigarrena jarraian Puritok

20120406-202819.jpgJoaquin Rodriguez (KAT) etapa ehiztari bikaina dela agerian geratu da. Bigarren garaipena lortu du jarraian eta lidergoari eutsi dio. Gaur ere bigarren Samuel Sanchez (EUS).

Ihesaldiak sortzen saiatu dira. 16ko bat osatu osatu da, baina Sky taldeak ihesaldian inor sartzerik lortu ez duenez, tropelari ederki tira dio saiakera zapuztu arte. Ibilbidea, ordea, iheslariei aukera emateko modukoa zenez, saiakera gehiago izan dira. Horietako azkenean Kiserlovski (AST) sartu da. Bazirudien tropelak ihesaldia kontrolatua izan zezakeela, baina Asentzion gora Kiserlovskik aurrera jo du eta tropelari xake egin diola esan genezake. Alarmak piztuta, hautagai nagusien tropeltxoa geratu da kroaziarra atzeman nahian.

Astanakoak eutsi egin dio errentari eta atzeko tropeltxoari kosta egin zaio harrapatzea. Baina azken 4 kilometroetan “tranpa” bat zegoen eta horko maldetan larri ibili da. Atzetik Joaquin Rodriguezek erasoa jo du eta Samuel Sanchez bakarrik izan da gauza erasoari jarraitzeko. Beharrezkoa zuten ibilbidea aprobetxatzea Tony Martini (biharko arerio nagusia) denbora ateratzeko. Kiserlovskik, larri bada ere, kataluniarra eta asturiarrarekin batera aurrera egitea lortu du. Hala ere Oñatin esprinta Purito eta Samuel Sanchezen artean jokatu da. Azken metroetan Puritok ez du hutsik egin eta bigarren etapa garaipen lortu du.

Nork irabaziko du Itzulia?

Guztion ahotan Tony Martin dugu. Badakigu Joaquin Rodriguez erlojuaren kontra ez dela moldatzen. Samuel Sanchez. hobea bada ere ez da egokien doakion modalitatea. Asturiarraren errenta 47 segundokoa da alemaniarrarekiko. Egia da erlojuaren kontrako ibilbidea ez dela erabat laua. Hori da Samuel Sanchezek alde izan dezakeena eta duen 47 segundoko errenta. Baina nahikoa izango al da Euskaltel-Euskadiko liderrarentzat? Nik zalantza asko ditut alemaniarra oso motibatua ikusten baitut.

Apustu guztiak bi txirrindulari hauen artean oinarritzen badira ere, ez nituzke beste espezialista hauek ahaztu nahi erlojuaren kontra ondo moldatzen diren ondorengo txirrindulari hauek: Van Den Broeck (LTB), Hesjedal (GRM), Peraud (ALM) edota Horner (RNT).

Biharko 18,9 kilometroek guztia dute erabakitzeko azken edizioetan ikusi izan dugun moduan. Hau da Euskal Herriko Itzulia, azken unea iritsi artea sailkapen nagusia erabakitzeko.

Podiuma asmatzeko moduan ikusten al zarete? Niri zail iruditzen zait.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.