Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen

Daniel Martin. Bai, ondo irakurri duzue. Ez Gilbert, ez Valverde, ez Joaquim Rodriguez. Ezta Nibali ere. Eskalatzaile irlandarra izan da aurtengo 4. monumentuaren garailea. Askok uste zuten aurrean ibiliko zela, podiumaren lehian, baina gutxik espero zuten koska gorenean ikustea. Eta are gutxiago lasterketako indartsuena izanik. Apustu-etxeek sartutako euro bakoitzarengatik 15-20 artean ematen zituzten bere garaipenarengatik. […]

Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak

Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, […]

#71 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2012. Bigarren asteari errepasoa

Espianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste: – Lasterketaren lehia biren artera mugatu da: J.Rodriguez eta Contador. Valverde eta Froome lehiatik kanpo geratu dira. – Etapa garaipenak garesti daudela aipatzen dute eta sailkapen nagusiko kideak direla protagonista. – Caja […]

Atzeraka begira bazaude, aurrean dagoena ez duzu ikusten

Hori gertatu zaio Alberto Contadorri. Espainiako Itzuliko 15. etapa (Asturiar etapetako triptikoko bigarrena) Lagos de Covandongara iritsi da, eta horrela txirrindulariek etapa gogor bat atzean utzi dute. Azken igoerara iritsi baino lehen Mirador de Fito lehen mailako mendatea pasa behar izan du tropelak. Eguneko ihesaldian sartu ostean etapa garaipena Caja Rural talde gonbidatuko Antonio Piedra […]

Joaquim Rodriguez Contador erretzen ari da

Joaquim Rodriguezek irabazi du Ancareseko mendiko etapa. Contador bigarren sailkatu da bost segundora, Valverdek hamahiru segundo galdu ditu eta Froomek ia 40 segundo.  Hauek guztiak zenbakiak baino ez dira. Zenbaki hotzak. Baina behin helmugara iritsita telebistak erakutsitako irudiek informazio asko eman dute. Contadorrek, etsipen puntuarekin, kazetari baten mikroa aldendu du. Igotzaile espainiarrak helmugatik bi kilometrora […]

Ikuskizunaren mesedetan

Lortu dute nahi zutena. 11 egun pasa dira Espainiako Itzulian eta lehen lau sailkatuak 58 segunduren tartean daude (lehen hirurak 15 segundutan). Ah! Eta horietatik 3 espainiarrak, tartean aurtengoan dopin zigorretatik bueltan diren Contador eta Valverde ultramaitatuak. Pentsa, Rodriguez lider irten da itzuliko banakako erlojupeko bakarretik! Espektakulua! Gaurkoari so, Pontevedra inguruan izan da etapa, eta […]

#70 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2012. Lehen asteari errepasoa

Espaianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste: – Movistar taldeak bi lider izan ditu, Jontathan Castroviejo eta Valverde. Valverdek eroriko bat tarteko lidergoa galdu zuen eta zeresana eman zuen gertakariak tropela ez baitzen geratu. – Degenkolb […]

Contadorrek enbido, Valverdek hordago

Valverdek irabazi du, ustekabean, Collada de La Gallinako gainean, Andorran. Contadorrek jo du azken kilometroan eta bakarrik abiatu da helmugarantz, baina Saxo Bank-Tinkoff Bank taldeko igotzailea bete egin da eta Valverdek eta Rodriguezek aurrea hartu diote ia-ia helmuga marraren gainean. Beñat Intxausti eta Igor Anton bikain aritu dira eta minutu erdira iritsi dira biak ala […]

UK Postalen erritmora

Armstrong-ek ez du jarraituko EEBBtako antidoping ajentziak irekitako kasuan borrokan. Bertan, US Postal taldean sistematikoki dopina praktikatzen zela esaten da. Berak dioenez, etsita, nik uste azken asteetan bere taldekide izandako Hamilton, Vaughters etabarrek aitortu baitute hau benetan hala izan zela. Beraz, bere garaian irabazitako garaipenak kendu ahal dizkiote, tartean Frantziako 7 Tourrak (idatzi ahalko da […]

Zakur zaharren arteko lehia

Valverdek irabazi du Arrateko etapa, Rodriguezi azken arnasean aurrea hartuta, eta lider jarri da. Valverde eta Rodriguezekin batera, Contador eta Froome helmugaratu dira. Beste hamar txirrindulari segundo gutxira iritsi dira; tartean izan dira Beñat Intxausti eta Igor Anton. Espainiako Vueltako lehen mendiko etapa izan dugu gaur. Helmuga Arrateko gainean izan da, aldapa aski ezaguna Euskal […]