Garaiz dabil

Igor AntonBaieztapen ofiziala falta zen eta hura ere iritsi da azkenean. Igor Anton, Omar Fraile bezala, Hego Afrikako Dimension Data (lehengo MTN-Qhubeka) World Tourreko taldean ariko da 2016an. Hein batean behintzat, ustekabean harrapatu gaitu albisteak. Azken urteetan Movistarren aritu eta gero, Galdakaoko txirrindulariaren etorkizuna airean zegoen, guztiz, eta erretiro hitza ere entzun da azken aste eta hilabeteetan. Zorionez, pedalei eragiten jarraituko du Igor Antonek. Urteak joan dira Antonek Espainiako Itzulian eta Giroan besoak altxatu zituenetik. Mina ematen du gogoratzeak 2010eko Espainiako Vueltan gertatutakoa. Anton lider zela erori eta etxera joan zen eta Nibali izeneko gazteak irabazi zuen itzulia. Handik aurrera, dir-dir egin du italiarrak han eta hemen. Igor Antonek, aldiz, eutsi zion 2011n: Zoncolanen Giroko etapa irabazi zuen eta etxean, Bilbon Espainiako Vueltakoa poltsikoratu zuen. Continue reading “Garaiz dabil”

Sky taldearen “gosea”

David Brailsford kazetariekin MallorcanHurrengo 5 urteetarako helburuak azaldu ditu ingelesen kirol-zuzendariak.

Nahiz eta, denbora gutxi honetan lortutakoaz harro egon Dave Brailsford-ek 2020 urterako proiektua handitzen jarraitu nahi du apustu handinahi batekin.

50 urteko britainiar txirrindulari ohiak 2010-2015 urte bitartean Britainia Handian miloi batek txirrindularitza praktikatzera bultzatu dutela batez ere, Wiggins eta Froome-k Frantziako Tourra irabazi ostean.

Bere hitzetan “era garbian eta britainiar txirrindulariekin egiteko filosofiarekin” garaitzeak gizarte fenomeno batean bilakatu da Tourreko lehen hiru etapatan ikusi genuen bezala. “Orain inoiz baino gehiagoko gosea izan behar dugu”, “2020rako helburua urtez urte munduko talderik indartsuena eta kirol klubik patenteenetariko bat izatea da” dio Sir Dave-k.

Guztira 165 garaipen, arritzen digun datu batekin azken boladan pattal ibili den Boasson Hagen-ek liderra da taldearen sailkapen honetan 24 irabazirekin hala ere, pribilegio hori galtzeko zorian MTN-Qhubeka talde afrikarrarekin fitxatu duelako.

Kirol mailan itzuli handietara zentratuta jarraituko du klasikoak zainduz eta monumentuak helburu handitzat hartuta.