Riok, orain arte, erakutsi diguna

Anna-van-der-BreggenKolkoratu zuen domina bezain borobila izaten ari da udara Van Avermaetentzat. Tourrean etapa irabazi zuen era ikusgarrian eta maillot horia jantzi zuen zenbait egunez. Jakina, haren parekoa da Rioko garaipena. Gauzak ondo, berak izan behar du klasikomano nagusienetakoa, nagusia ez bada, datozen bost urteotan. Hedabide askotan nabarmendu dute Greg izena jarri ziotela jaio zenean Lemondi keinua egitearren. Komunikabide gutxiagok azpimarratu dute, ordea, ‘van’ abizenaren hasierak tradizio handia duela txirrindularitzan. Van Stenbeergen eta Van Loy, duela mendi erdi, klasikoetako erregeak izan ziren eta Coppi eta Anquetil bezalako txapeldun handiak oso estu hartu zituzten. Continue reading “Riok, orain arte, erakutsi diguna”

Garaiz dabil

Igor AntonBaieztapen ofiziala falta zen eta hura ere iritsi da azkenean. Igor Anton, Omar Fraile bezala, Hego Afrikako Dimension Data (lehengo MTN-Qhubeka) World Tourreko taldean ariko da 2016an. Hein batean behintzat, ustekabean harrapatu gaitu albisteak. Azken urteetan Movistarren aritu eta gero, Galdakaoko txirrindulariaren etorkizuna airean zegoen, guztiz, eta erretiro hitza ere entzun da azken aste eta hilabeteetan. Zorionez, pedalei eragiten jarraituko du Igor Antonek. Urteak joan dira Antonek Espainiako Itzulian eta Giroan besoak altxatu zituenetik. Mina ematen du gogoratzeak 2010eko Espainiako Vueltan gertatutakoa. Anton lider zela erori eta etxera joan zen eta Nibali izeneko gazteak irabazi zuen itzulia. Handik aurrera, dir-dir egin du italiarrak han eta hemen. Igor Antonek, aldiz, eutsi zion 2011n: Zoncolanen Giroko etapa irabazi zuen eta etxean, Bilbon Espainiako Vueltakoa poltsikoratu zuen. Continue reading “Garaiz dabil”