#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar

Irrikaz geunden tropela.eus zaleok Tourreko lehen esprinterako. HTC-k gidatutako Cavendish britainiarra zegoen guztion kinielatan garaipenerako baina Farrar estatubatuarrak lortu du azkenean eskuak zerurantz begira jartzea. Eta nola ez, Italiako Giroan zendu zen bere lagun min Weylandt-i eskaini dio “W” zeinuaren bidez.

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak (V)

Boasson Hagen (SKY). Tropel nagusiko esprinta, erlojupekoa, talde txiki bateko esprinta, gora, behera… Hau da, edozein momentutan eta edozein terrenotan irabaz dezake 23 urteko norvegiarrak. Debuta egingo du Tourrean, eta talde-lana izango da haren egiteko nagusia, Wiggins babestea. Baina, esan bezala, edozertarako gauza dela erakutsi du. Min hartuta ibili da, baina bueltatu eta Dauphinen etapa […]