Rohan Dennisek bere burua aurkeztu du goi-mailan

Gaurko etapa amaitzean bolo-bolo zebilen australiarraren izena zaletuen ahotan. Askok lehen aldiz entzun dute gazte honen izena gaur. Ez du etapa irabazi, baina burutu duen erlojupeko borobilak 2. postua lortu eta lidertzan jartzeko balio izan dio, baita goi-mailan bere burua ezagutzera emateko. Dennis (Adelaida, 1990) australiar harrobiaren azken harribitxia da. Azkenengoa, azken urteotan etengabe ateratzen […]

2010eko taldeen analisia (VI): Garmin-Transitions, aldaketa gutxiko taldea

Talde estatu batuarrak denboraldi txukuna egin zuen iaz. 29 garaipen lortu zituzten iaz eta gehien nabarmendu ziren txirrindulariak bi izan ziren, Farrar esprinter estatu batuarra eta Wiggins ingelesa. Lehenak Cavendish ahal guzti duna gainditzea lortu zuen Tourrean eta Wigginsek espero ez bezalako erakustaldia eman zuen 2009ko Tourrean eta sailkapen nagusian 4. amaitzea lortu zuen. Aldaketa […]

Meyer anaiak Australiako txapeldunak

Gaur goizaldera jokatu da Buninyong Australiako herrian elite mailako gizonezkoen aurtengo errepideko txapelketa. Bertan garaipena Travis Meyer gazteak lortu du, Meyer anaietan gazteenak. Asteazkenean jokatu zen, berriz, erlojuaren aurkako saioa eta bertan Cameron anaia zaharra gailendu zen. Bi anaiak nagusi 2010eko Australiako txapelketetan. Txapelketa honetan dagoeneko parte hartu duten txirrindulariek denboraldi berriari dagozkien maillotak eraman […]