10 egun exkax geratzen dira urteko lehen zita garrantzitsuenerako. Egun bakarreko probetan, batzuentzat urteko garrantzitsuena. Milano-Sanremo, ia 300 kilometroz osatutako lasterketa.
Motorrak berotzeko, pare bat aste lehenago izaten da urtero Tirreno-Adriatico itzulia. Italiako bi itsasoak batzen dituen lasterketa berezia. Bertan biltzen dira urteko lehen monumentua lehiatzera doazen txirrindulari gehientsuenak, azkenengo puntua lortu nahian edo.
Continue reading “Sanremora bidean”
Koldo Fernandez de Larrea 30 urteko gasteiztarra Tropela Elkartearen sari banaketa ekitaldian izan zen. Sariak banatzen lagundu zigun eta harekin solasteko aukera izan genuen. Euskaltel-Euskadin zortzi urte eman ondoren, datorren urtean, nazioarteko tropeleko izar nagusietako baten laguntzailea, Farrarrena, izango da, Garmin-Cervelo taldean –azaroaren 17an aurkeztuko dute taldea-. 2007tik 2010era urtero altxatu ditu besoak probaren batean edo bestean. Orain arteko urterik emankorrena 2008a izan du, bost lasterketatan nagusitu baitzen, tartean Euskal Bizikletako etapa batean. Honatx orain artekoaz eta etorkizunaz esan ziguna.

