Balentria hitzarekin topo egiten du maiz txirrindularitzak. Txakalaldi hitzak ere. Bi horien artean ibili zen Philippe Gilbert 101. Flandriako Tourrean, eta azkenean, erakustaldia emanez lortu zuen garaipen gogoangarria. Ederki sufrituta, hori bai.
Muur Kapelmuur mitikoan hasi zen benetako lasterketa. Azken 100 kilometroetan sarturik, Tom Boonenek tropela luzatu, estutu eta bat baino gehiago ikusleak agurtzen harrapatu zuen. Horrela geratu ziren atzean kiniela guztietako bi faborito nagusiak: Greg Van Avermaet eta Peter Sagan. BMC eta Bora taldeak, hurrenez hurren, lo geratu ziren, eta minutu inguruko aldea bertan behera uzteko erre zituzten makinak. Lotto-Soudalek ere kale egin zuen, enegarrenez. Continue reading “Oude-Kwaremonteko ibiltaria”
“Iñaki, zein urrun dago Kamerun?” abesten zuen Zarama taldeak. Mikel Aristiri kantatu ahal izango diote aurrerantzean, baina Gabon herrialdearengatik ordezkatuta. Izan ere, Bergarako txirrindulari gazteak goi-mailako lehen garaipena lortu zuen pasa den otsailaren 27an, La Tropicale Amissa Bongo lasterketaren aurreneko etapan. Continue reading “Mikel Aristiren lehena, eta ez azkena”
2016ko Vueltako 12. etaparen kronika Egoitzen (@elizaso) eskutik dator gaurkoan. Vuelta Euskal Herriko errepidetan sartu dela gogorarazten digu, izan ere bihar Euskal Herrian jarraituko baitu Urdax-Dantzarinean amaitzeko. Bai bata zein bestea Itzuliako etapak izandakoak.