Axier Sukia (@sukigalp), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren lehen asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan:
– Espezialistak eta esprinterrek lehen astean izan duten papera.
– Gai izango al dira Purito eta Hesjedal orain artekoari eusteko? Frank Schleckek zalantzak eragiten ditu.
– Euskaldunak ematen ari diren itxura
Orokorrean, oraindik gogorrena etortzeko dagoela gogorarazi digute solaskideek.

1997an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Once taldearekin hasi zen, Manolo Saiz-en eskutik. Baina zalegoak CSC taldean hasi zenean ezagutu zion batez ere. 2003An Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen (Pirinioetako lehena, eta agian oso ondo oroitzen naiz Tour hura ikusgarria izan zelako: Armstrong – Ullrich bataila, Zubeldia – Mayo Euskaltel-Euskadi tandema ikuskizuna emanez eta gainera Alpe d´Huez-en etapa poltsikoratuz, Belokiren erorketa eta ondorioz amerikarraren ziklo kros espektakulua…). Nik 2003ko uztaileko egun hartan ezagutu nuen Leganesen jaiotakoa baina El Barracon (Avila) finkatutakoa. Oso forma bitxian ospatu zuen etapa garaipena (eta era original batean): txupete bat atera zuen mailloteko poltsikotik eta ahoan sartu zuen. Ivan Bassoren alde lan egin arren Tour hartan, sailkapen nagusian 9. tokian amaitu zuen.