Phinney atzoko faboritoetan nagusi

Atzoko lehen etaparako hiru faboritoak aipatu zituen Vaughtersek twitter bidez eta baita asmatu ere. Phinney (BMC, %14), Thomas (SKY, %21,3) eta Rasmussen (GRM, %2,7) izan ziren bere txioko izenak, baina ordena zehaztera ez zen ausartu. Hala ere, Rasmussenek irabaztea nahiko zuela pentsatu behar bere taldeko txirrindularia izaki.

Askok Thomas jotzen zuten faborito. Romandiako aitzin etapa irabazi zuen eta horrek abantaila ematen zion, baina gogoratu Romandiakoan zenbait txirrindularik euripean jokatu zutela atzo ez bezala. Dena den, Thomasek ez zuen hutsik egin eta denborarik onena jarri zuen.

Ez nuke aipatu utzi nahi Navardauskasen (GRM, %0,1) marka denbora luzez gainditu ezineko marka izan zela.

Handik gutxira iritsi zen Phinney eta erakustaldia eman zuen Thomasen denbora 20 segundotan hobetuz. Rasmussen zen hiruretan azkena helmugaratzen eta hirugarren onena egin zuen.

Denbora oso ona jarri zuen Phinneyk helmugan. Zail dute gaur eta biharko etapetan esprinterrek gain sariak lagun maillot arrosa desiratu hori kentzea. Badirudi asteazkeneko erlojuaren kontrako saio iritsi artean amerikarrak soinean izango duela liderraren maillota.

Faboritoak

Faboritoen artean gehien galdu zuena Scarponi izan zen. Nire ustez oso errendimendu baxua eman zuen eta Giroa irabazteko faboritoen artean azkena izan zen. Basso, aldiz, uste baino hobeto, baita Purito bera ere. Hemen uzten dizuet zenbait faboritoen arteko sailkapena:

8. Pinotti (BMC, %12,7)
17. Hesjedal +5 (GRM, %22,1)
28. Kreuziger +12 (AST, %51,7)
35. Basso +15 (LIQ, %65)
44. Rodriguez +19 (KAT, %69,4)
108. Schleck +35 (RNT, %11,8)
124. Cunego +39 (LAM, %68,8)
135. Scarponi +42 (LAM, %86,3)
142. Rujano +43 (AND, %15,8)

Euskaldunen artean, berriz, sailkapen nagusiaren lehian izan daitezkeeni dagokionez, esan Beñat Intxausti (MOV, %81,9) oso ondo aritu zela esan behar 40. sailkatu baitzen Pinottirengandik 18 segundora. Mikel Nieve (EUS, %90,9), berriz, pattal xamar: 168. sailkatu zen Pinottirengandik 55 segundora.

Tropela

Tropelarik dagokionez, aipagarria 10.425 kinielatatik 0 punturekin 346 izatea, eta beste asko 1, 2 edo 3 punturekin. Ez da harritzekoa, izan ere Giro hau eskalatzaileentzat prestatuta dago eta atzoko erlojuaren kontrako saiorako espezialistarik ez hartzea aukera ona izan daiteke hurrengo asteetan dauden etapetan puntuak eman baititzakete. Beraz, atzealdean zaudetenok pazientziaz hartu zuen txanda ere iritsiko delakoan bainaiz.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.