
37 aste eta egun bat, hau da, 8 hilabete eta 16 egun. 260 egun, guztira. Denbora hori igaro da 2014ko ekainaren 29aren eta 2015eko martxoaren 16aren artean. Lehenengo datan, Eslovakiako errepideko txirrindularitza txapelketa irabazi zuen Saganek. Bigarrenean, herenegun, Tirrenoko 6. etapan gailendu zen. Tarte horretan, 2. postuetan espezializatu da eslovakiarra.
Lehenengo postuaren ateetan geratu da maiz Sagan, garaipen bilduma ikusgarria daukan txirrindularia. Aurten, irabazi gabe eman ditu lehenengo hilabeteak. Tinkoff-Saxoren milioi askoko fitxaketari lehenengo arrazoia emateko itxaron behar izan du. Nolakoak izan ziren, baina, 9 hilabete hauetako bigarren postuak?


Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak.