
Tourra badatorrela antzematen dugu egun hauetan eta halaxe iragarri du Suitzako Tourra ETB-ek ere, Tourra prestatzeko txirrindulariek erabiltzen duten test moduko lasterketa, Froomek irabazi berri duen Dauphineko Kriteriumaren moduan.
Tourraren usaia dugu gure sudurreko mintzetan dagoeneko. Horren isla Tropelan egun gutxi barru Tourreko lehiaketarako kiniela egiteko epea irekiko dela da. Gogoz izango zarete, ezta? Baita neu ere!!
Ez nuen post hau idazteko asmorik baina yves77-k idatzi duen iruzkina eta gero animatu egin naiz. Nolako kiniela prestatuko ote du Tropelak 2015erako Tourrerako? Hautagai nagusien multzoan zenbat txirrindulari eta zein izango dira? Zenbat aukeratu beharko dira?
Continue reading “Nolakoa izango da aurtengo Tourreko hautagai nagusien multzoa?”
Gaurkoan ere erakustaldia eman du Astana taldeak. Madonna Di Campiglio igoeran jada Contador (TCS) bakarrik zen eta talde kazakhstandarrak bost ordezkari zituen, tartean Mikel Landa (AST). Besterik ezean, etapa garaipena lortu du Mikelek talde urdinarentzat.
Dagoeneko Giroan 13 etapa jokatu dira eta bi dira sailkapen nagusiaren muturrean aurkitzen direnak: Contador (TCS) eta Aru (AST). Bata esperientzia duena eta bestea iaz sorpresa izan zena aurten Contador kilimatzeko gai izaten ari dena, segundoen borrokan.
Aurtengo urte honetan ez naiz batere txukun hasi Tropelan. Ustez “neguko prestaketa” inoiz baino hobea eginda nentorren, baina badirudi zoria – eta gainontzeko guztia – ez ditudala alde.