Sinesgaitza dirudi, batez ere Frantziako Tourra bezalako lasterketa garrantzitsu batean, baina gertatu zen. Adam Yatesek (OGE) erasoa jo zuen Lac de Payolle jaitsieran sailkapen nagusian segundoak urratzeko asmoz baina azken kilometroko pankarta gainera erori zitzaion bideoan ikusten den moduan. Ikustekoa.
Azkenean zuen denbora tartea aintzat emanda orain sailkapen nagusian bigarren postuan aurkitzen da britainiarra eta gaur maillot zuriarekin aterako da errepidera. Ea ba ez duen ezer larririk eta Tourra lehiatzeko moduan den!
Gaur eman du jakitera SKY taldeak aurtengo Tourrerako bere bederatzikoa eta tartean bi euskal txirrindulari izango dira: Mikel Nieve nafarra eta Mikel Landa arabarra.
Espero nuen bai
Izan ere ez da soilik hautagai nagusien multzoan sartzeko besteko meritu izatea: momentu honetan Tropelan hautatuena dugu