
IBILBIDEA
Hiru etapa Britainia Handian jokatu ondoren, jendez gainezka izan diren errepide bazterrak alde batera utzita, Frantziatik abiatuko da 4.etapa. 163,5 km izango dira eta berandu abiatuko da, 13:55etan. Arrazoi nagusia gaur Londresetik Le Touqueterako bidea egin behar dutela da.
Esan bezala, ibilbidea luzeagoa izango da baina 4. mailako bi mendate pasa beharko dituzte Belgikara iritsi aurretik. Hala ere, ez dirudi ibilbidea esprinterrak atzean uzteko modukoa denik, beraz, esprinta ikusiko dugu bihar ere.
FABORITOAK
Ihesaldi saiakera izango da, gaur Barta (TNE, #0,7) eta Bideauk (BSE, %0,4) osatu dutenaren antzera. Beharbada Cofidisekoren bat izan daiteke ihesaldian mendiko puntuen bila, baina puntu gutxi banatuko direnez, edozein izan daiteke protagonista.
Biharkoan ere esprinterren taldeek lan beltz egin beharrean izango dira, baita Tourra irabazteko faboritoen taldeak ere, edozein arazo ekidin asmoz liderra ondo babestuta eramateko. Zalantza gutxi dago biharkoan ere Kittel (GIA, %33,1) gailenduko dela. Gaur ikusi dugu Sagan (CAN, %50,5) eta Renshaw (OPQ, %3,5) saiatu direla itzal egiten, baina hortan geratu dira, itzal hutsalean.
*** Kittel (GIA, %33,1)
** Coquard (EUR, %22,2) / Renshaw (OPQ, %3,5) / Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5)
* Greipel (LOT, 1,3%) / Demare (FDJ, %24,7)


Eguraldiak kolokan jarri du gaurko etaparen lehia. Atzo antolakuntzak aurrera egiteko asmoa azaldu zuen baina baztertu gabe etapa hasi aurretik etaparen ibilbidea aldatzea. Ez da hala izan nahiz eta elurra eta hotza protagonista izan den Gavia eta Stelvioko gainetan. Txirrindulariek eguraldi makurra sufritu behar izan dute eta hemendik zorionak etapa amaitu duten guztiei, etapa epiko eta ikusgarria eskaini baitigute. Bai, ikusgarria eta txirrindularitzan gutxitan bizi izan dugun bezalakoa. Bikaina, eta horregatik pena handia da sortu den polemika. Hemen nire iritzia.
Gauza jakina da Tropelan erlojuaren kontrako etapak ez direla puntuagarriak, baina atzo garbi ikusi da zenbaterainoko eragina izan dezakeen.