“Emakumeen lasterketak Tropela.net-en egoteak gurekiko interesa pizten du zalearengan”

Ane Santesteban (Bizkaia Durango) eta Dorleta Eskamendi (Bizkaia Durango) txirrindulari gipuzkoarrek Flèche-Wallonne lasterketan parte hartu zuten aurreko astean. Ane Santesteban 22. postuan sailkatu zen. Hontaz eta hartaz mintzatu da Raul Perez Santestebanekin (1990/12/12). 22. postua Flèche Wallonne klasikoan. Ez da lorpen makala, ezta? Aurreko asteetan jubenilekin aritu nintzen –jubenil mailako mutilekin lehiatu ohi da Ane- […]

Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen

Daniel Martin. Bai, ondo irakurri duzue. Ez Gilbert, ez Valverde, ez Joaquim Rodriguez. Ezta Nibali ere. Eskalatzaile irlandarra izan da aurtengo 4. monumentuaren garailea. Askok uste zuten aurrean ibiliko zela, podiumaren lehian, baina gutxik espero zuten koska gorenean ikustea. Eta are gutxiago lasterketako indartsuena izanik. Apustu-etxeek sartutako euro bakoitzarengatik 15-20 artean ematen zituzten bere garaipenarengatik. […]

Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak

Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, […]

Kreuzigerren lehen klasiko handia

Saxo Bank-Tinkoff taldeko txekiarrak irabazi du Amstel Gold Race. Bakarrik helmugaratu da. Valverde izan da azkarrena pelotoian, 22 segundora eta Gerrans hirugarren izan da. Taldetxo horretan, besteak beste, Henao kolonbiarra, Gilbert Munduko Txapelduna, Mollema holandarra eta Gasparotto italiarra –iazko garailea- sartu dira. Inolako zalantzarik gabe oso garaipen garrantzitsua erdietsi du Kreuzigerrek, eta agian bide berri […]

#76 Tropela.net podcastak: Ardenetako Hirukotea 2013. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp), Hibai Martinez eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcast honetan 2013 Ardenetako Hirukoteari errepasoa egiten diote, denboraldiko hirugarren kinielari begira interesgarri izan dakizukeena. Gainera askok eskatu diguzue podcast hau prestatzea eta nola esan ezetz! Hona hemen jorratu diren gaiak: – Ibilbideari errepasoa. – Multzoei errepasoa, bai gizonezkoen multzoei […]

Klasikoak bai…baina zein klasiko?

“Klasikoek geroz eta garrantzi handiagoa daukate nazioarteko egutegian”. Halaxe zioen iaz urria aldera Igor Gonzalez de Galdeanok. Hala zioen, paradoxikoki, txirrindularitzaren historian bere izena urrezko letraz idatzirik duen Fiorenzo Magni klasiko gizon handia (ez baitzuen, italiarra izanagatik, alferrik “Flandeseko Lehoia” goitizena jaso), zendu eta egun gutxira. Eta paradoxikoki diot, esaldi harexek berak txirrindularitzarentzat horren zutarri […]

Rene Vietto eta Radio Caracol

Martin alemaniarrak irabazi du Beasaingo erlojupekoa. Sailkapen nagusiari dagokionez, Quintana kolonbiarrak -bigarrena izan da erlojupekoan- etxeratu du Itzulia gehienek Porte faboritotzat jotzen bazuten ere. Porte eta Henao izan ditu ondoan Quintanak Beasaingo podiumean. Hala ere, azken emaitzaz harago, beste bi zertzelada ematera natorkizue plaza honetara oraingoan. Ez dago dudarik. Amets Txurruka izan da Itzuliko protagonista […]

Amets Txurruka, puntuak pilatzen!

Gerrans (OGE), Impey (OGE), Henao (SKY)… baina zeini axola zaio hiru etapa hauetako garaileak zein izan diren Amets Txurrukak emandako lezioa ikusita? Egia da Tropelan etapa garaileek (eta lehen postuetan sailkatuek) ematen dituztela puntuak eta ez ihesaldietan sartzen direnak. Baina bukaeran bai, bukaeran Ametsek emango ditu puntuak Tropelan. Honek iaz hainbeste aldiz aipatutako puntuazio sistema […]

Hasi dira lehen aldeak

Gaur Elgoibarren hasiera eman zaio 53. Euskal Herriko itzuliari. Aurretik ehundaka kilometro izan arren jada lehen aldeak egin dira lehenengo etapako helmugan. Hala ere oraindik oso txikiak. Lehen kartak erakutsi dituzte txirrindulariek. Etapak 156 kilometro zituen, Elgoibaren hasi eta Elgoibarren amaitutakoa. Zazpi kilometroren faltan zuten txirrindulariek azken oztopoa: San Miguel gaina. Aurretik itzuli honetako lehen […]