569 Tropela.eus podcastak: 2024ko Emakumeen Itzulia

Ostiral goizean, 9:50ak aldera abiatuko da 2024ko Emakumeen Itzulia Gasteiztik. Hiru etapaz osatutako lasterketa izango da eta tropeleko onentsuenak bertan izatea espero da etxeko Laboral Kutxa taldearekin batera.

Podcast honetan ohi bezala Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu badira ere, gonbidatu berezia izan dute solasean aritzeko: Peio Goikoetxea (@peiogg). Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu

#533 Tropela.eus podcastak: 15ero 7. saioa. Oier Ibarguren, Amaia Martioda eta Iosune Murillo

Oier Ibarguren (CJR), Amaia Martioda (EKP) eta Iosune Murillo (EKP)

Balda gainean utzita bagenuen ere, Tropelaren 15ero saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia) hain ezagunak ez diren pertsonak elkarrizketatu ditu: Oier Ibarguren, Cajar Rural taldeko txirrindularia izan dena denboraldi honetan, eta Amaia Martioda eta Iosune Murillo, Kern Pharma taldeko lan-taldekoak. Seguru interesgarri suertatzen zaizula!

#472 Tropela.eus podcastak: 15ero 6. saioa. Ander Okamika

Ander Okamika (BBH)

Bueltan da 15ero saioa ale berri batekin. Oraingo honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia), azken lasterketei errepasoa emateaz gain, Ander Okamika Burgos-BH taldeko lekeitiarra elkarrizketatu du bertan. Saioa borobiltzeko, Italiako Giroaren lehen egunen inguruko iritziak biltzen ditu Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) kidearekin batera.

Podcastera harpidetu

Txomin Juaristi: “Euskal Herrian maila ona ikusten dot”

>>Estreineko denboraldi hasieran, maila onean aritu da 22 urteko Markinarra<<

Badirudi Euskal Herriko txirrindularitza berpizten ari dela. Euskaltel taldearen agurraren ostean, gazteek goi mailako lasterketa batzuetan egoteko aukera dute bai Euskadi Basque Country Murias (Profesional Continental) eta Euskadi Fundazioaren (Continental) eskutik. Bigarren hau azken urteetan afizionatu mailan igaro ondoren, aurrera pausoa eman du Mikel Landaren laguntzarekin.

Laranja kolorea bereganatuz, Fundazioaren 25. urtean, Jorge Azanzak zuzentzen duen Euskadik iazko gazteetako sei txirrindulariekin eta beste hainbat fitxaketekin aurre egin dio erronka honi. Horietako bat dugu 2018 arte areriotzat zuten, Txomin Juaristi igotzaile Markinarra. Baqué BH-n ibilitako gazteak debut itzela izan du Mallorca-ko Challengeean eta Andaluziako Itzulian protagonista izanda. “Oso gustora na zelako hasieri euki duten tenporadan, pare bat eskapada harrapatu dut, nire burua ezagutu det ta ezin nau kejau” dio Palman Mendiko sariko eta konbinatuko garaileak. Continue reading “Txomin Juaristi: “Euskal Herrian maila ona ikusten dot””

Mikel Nieve: “Bat aukeratzekotan Euskal Herriko Itzulia aukeratuko nuke”

Mikel Nieve Mallorkako kontzentrazio hoteleanBatzuk dakizuenez, Sky talde britainiarrak Mallorkako Alkudia herrian ospatu zuen komunikabideetarako ate irekiko ekitaldian egon ginen. Munduko txirrindulari talde indartsuenetariko bat da Sky eta bertako txirrindularietako bat Mikel Nieve dugu, egungo euskal eskalatzailerik onenetakoa. Berarekin minutu batzuez gozatzeko aukera izan genuen bisita hartan.

-Nolakoa izan zen taldearen harrera lehengo urtean?
Mikel Nieve: Oso ona, kanpotik talde handia dela dirudi eta igual ba denak pixka bat handitasun horretan urrunago izan daitezkeela baina ez, jende oso arrunta, oso gertukoa eta egia esan, oso ondo hartu ninduten.

-Euskaltelen agurraren ondoren behintzat fitxaketa albiste pozgarria izango zen momentu hartan, ezta?
M.N: Bai noski, azkenean talde gabe geratu ginen denok eta holako talde batekin kontratua orduan sinatzeak poz handia eman zidan. Continue reading “Mikel Nieve: “Bat aukeratzekotan Euskal Herriko Itzulia aukeratuko nuke””