Nolako zura, halako ezpala

Duela hilabete pasatxo idatzi nuen post-eko titularra begiratu behar izan dut ez errepikatzeko: “Belaunaldi aldaketa ziklokrosean” izenburua erabili nuen orduan eta atzo Tabor-en (Txekiar Errepublika) ospatu zen elite mailako Munduko Ziklokros Txapelketa ikusi duen edonork horixe bera baiezta dezake. Atzoko lasterketan Mathieu van der Poel holandarra izan genuen jaun eta jabe. San Sebastian bezperan 20 urte bete zituen gazte honek ikaragarrizko erakustaldia […]

La Course. Emakumezkoak ere Eliseo Zelaietan eta Tropelan

97.000 sinadurek dute errua, batez ere. Baita sinadurak jaso dituen Le Tour Entier ekimenak, ekimen honi aurpegia jarri dioten Marianne Vos, Emma Pooley, Kathryn Bertine eta Chrissie Ann Wellington kirolariek zein kargua hartu berri duen Brian Cookson UCIko buruak berberak ere. Aktore guztion lan bateratuak azaltzen du bakarrik ASO, Frantziako Tourraren antolatzailearen erantzun trebe eta, […]

Giro Rosa 2013: Tour-aren itzalean

Horrela izan da azken urteetan, eta berdin jarraituko du aurten ere. Txirrindularitza zaletuon begi guztiak Frantziara begira daudenean, Italian emakumezkoek beraien Itzuli Haundia, egutegian daukaten bakarra, lehiatuko dute. Ez dira, itxura baten, arreta lortzeko datarik egokienak eta beste gauza askoren artean, egutegiaren inguruan ere egin beharko litzateke gogoeta emakumezkoen txirrindularitzan. Dena den, ez degu ahaztu […]

“Emakumeen lasterketak Tropela.net-en egoteak gurekiko interesa pizten du zalearengan”

Ane Santesteban (Bizkaia Durango) eta Dorleta Eskamendi (Bizkaia Durango) txirrindulari gipuzkoarrek Flèche-Wallonne lasterketan parte hartu zuten aurreko astean. Ane Santesteban 22. postuan sailkatu zen. Hontaz eta hartaz mintzatu da Raul Perez Santestebanekin (1990/12/12). 22. postua Flèche Wallonne klasikoan. Ez da lorpen makala, ezta? Aurreko asteetan jubenilekin aritu nintzen –jubenil mailako mutilekin lehiatu ohi da Ane- […]

Judith Arndt-en azken gotorlekua

Tituluaren defentsan eta bere azken erlojupekoaren aurrean. Ataka hortan bizi izan du Arndt-ek gaurko lehia, bere ibilbide luze zein ederrari tamainako bukaera eman nahian. Eta zama hau gainean eramanda, ulertzekoak dira helmugaratzean esandakoak: “Lasaitu polita hartu dut, azken marra gainditzean”. “Ez da erraza izan hainbeste lasterketa lehiatu eta prestatzea, batez ere azken urteotan”. Arndt-ek, bere […]

Emakumeen hitzordua: Londres 2012

Londresekoa, ez da 2012ko egutegian besterik gabeko zita izango. Aitzitik, geroz eta murriztuagoa dagoen emakumezkoen errepideko egutegian, distira berezia hartu duen hitzorduaren aurrean gaude. Horren lekuko, ikur diren txirrindulari batzuentzat, beraien karrerak luzatzeko pisuzko arrazoi bilakatu izana Londres. Kristin Armstrong-en adibidea ekarriko nuke gogora: 2008an Beijing-en, erlojupekoan urrea lortu ostean, txirrindua utzita izan da amatasunari […]