Giro Rosa 2013: Tour-aren itzalean

Horrela izan da azken urteetan, eta berdin jarraituko du aurten ere. Txirrindularitza zaletuon begi guztiak Frantziara begira daudenean, Italian emakumezkoek beraien Itzuli Haundia, egutegian daukaten bakarra, lehiatuko dute. Ez dira, itxura baten, arreta lortzeko datarik egokienak eta beste gauza askoren artean, egutegiaren inguruan ere egin beharko litzateke gogoeta emakumezkoen txirrindularitzan. Dena den, ez degu ahaztu […]

“Emakumeen lasterketak Tropela.net-en egoteak gurekiko interesa pizten du zalearengan”

Ane Santesteban (Bizkaia Durango) eta Dorleta Eskamendi (Bizkaia Durango) txirrindulari gipuzkoarrek Flèche-Wallonne lasterketan parte hartu zuten aurreko astean. Ane Santesteban 22. postuan sailkatu zen. Hontaz eta hartaz mintzatu da Raul Perez Santestebanekin (1990/12/12). 22. postua Flèche Wallonne klasikoan. Ez da lorpen makala, ezta? Aurreko asteetan jubenilekin aritu nintzen –jubenil mailako mutilekin lehiatu ohi da Ane- […]

Judith Arndt-en azken gotorlekua

Tituluaren defentsan eta bere azken erlojupekoaren aurrean. Ataka hortan bizi izan du Arndt-ek gaurko lehia, bere ibilbide luze zein ederrari tamainako bukaera eman nahian. Eta zama hau gainean eramanda, ulertzekoak dira helmugaratzean esandakoak: “Lasaitu polita hartu dut, azken marra gainditzean”. “Ez da erraza izan hainbeste lasterketa lehiatu eta prestatzea, batez ere azken urteotan”. Arndt-ek, bere […]