#298 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 16. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 16. etapa jokatu da gaurkoan eta Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast hau grabatu du bertan geratutakoaren kronikatxo moduan. Bertan Egoitzek nola aurrez emandako asmoei jarraituz, Dennisek (BMC) etapa garaipena lortu duen, bere edizio honetako bigarrena. Gainera indartsu BMC taldea izan ere Rosskopf (BMC) taldekidea bigarren sailkatu baita. Hirugarren izan dugu lehen euskalduna, […]

#283 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Abuztuaren 25ean abiatu zen 2018ko Espainiako Vueltako, Malagan jokatutako erlojupeko batekin. Bertan azkarrena Dennis (BMC) izan zen eta lasterketa lehen liderra izango da. Atzetik Kwiatkowski (SKY) eta Campenaerts (LTS) sailkatu dira. Etaparen minipodcast hau Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatua izan da.

#252 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

2018ko Giroko 16. etapan jokatu zen edizio honetako erlojupeko luzea. Bertan Dennisek (BMC) lortu du garaipena eta Yatesek (MTS) maillot arrosa mantentzeko moduko saioa burutu du. Sorpresa nagusia Aruren (UAD) denbora izan da. Guztia Iban Perezek (@piban) kontatzen digu mini podcast honetan.

#241 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 5. etapa

2018ko Italiako Giroko 5. etapa hau ere gorabeheratsua izan da eta faboritoek denbora ez galtzea zuten helburu nagusia. Guztiak hala egitea lortu dute Miguel Angel Lopezek (AST) izan ezik denbora galdu baitu helmugan. Etapa garaipena Battaglin (TLJ) italiarrak lortu du eta Dennisek (BMC) lidergoari eusten dio. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast […]

#240 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 4. etapa

Atseden egunaren ondoren, eta jada Italiako lurretan, gaurko Italiako Giroa muino batean amaitzen zen. Etapa ikusgarria izan eta ohi bezala Iban Perezek (@piban) kontatzen digu mini podcast honetan etapa honetan jazo diren gertakaririk nabarmenenak. Etapa honetako garailea Wellens (LTS) izan da, Dennis (BMC) lidergoari eusteko gai izan da eta hautagai nagusien artean denbora galdu duena […]

#238 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 2. etapa

Gaur jokatu da 2018ko Italiako Giroaren 2. etapa. Imanol Lluciak (@imanolllucia) egiten digu laburpena mini podcast honetan. Itzuli handiko 2. etapa hau esprintean erabaki da espero bezala Viviani (QST) izan da garailea Imanolek kontatzen digun moduan. Ezustekoa, akaso, lider aldaketa gauzatu dela izan da Dennisek (BMC) tarteko helmugan lortutako gainsariari esker.

#212 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 1. etaparen minipodcast hau grabatzeaz. Nimesen jokatu den atariko taldekako erlojupekoaren analisia eskaintzen digu Ibanek. Bertan talderik azkarrena BMC izan da eta aurtengo edizioko lehen liderra Dennis (BMC) izango da.

Zahar hitz, zuhur hitz

Cancellara eta Armstrong. Bi txirrindulari beteranok jantzi dituzte urrezko dominak Olinpiar Jokoetako erlojupekoan. Castrovejo getxotarrak laugarren bukatu du gizonezkoen proban; lau segundogatik ez du domina eskuratu. Egia esan, Cancellara podiumean ikustea ezin da ustekabekotzat hartu (lau aldiz izan da munduko txapeldun erlojuz kontra), baina bere azken denboraldia den honetan emaitzak zertxobait apalagoak izaten ari zirela […]

Aurre analisia: 1. etapa, Utrecht / Utrecht (13,8 km)

Aurtengo Tourreko lehen etapa, lasterketa osoan dagoen bakarkako erlojupeko bakarra izango da. Utrecht hiriko kaleen barrena izango da erlojupeko motz hau (13,8km), eta ibilbideak ez du aparteko zailtasunik erakusten, hirietan aurkitzen ditugun bihurgune eta ohiko biribilguneak izan ezik. Potentzia handiko erlojuaren aurkako espezialistek gorriz borobilduta daukaten zita handia izango da, etapa jokoan egoteaz gain Tourreko […]

Wiggins, orduko errekor iraunkor baten bila

Orduko errekorren denboraldia izaten ari da. 2014an UCIk arauak (berriz) aldatu zituenetik, saiakerak han eta hemen ugaldu dira. Denbora batez, UCIk ez zuen bizikletetan aldakuntzarik onartu, eta orduko errekorra antzinako ohitura bilakatu zen. Iaz, egindakoaz damu edo bultzada bat eman nahian, hori deuseztatu eta moldaketak onartu zituen berriro. Bidean, errekor ofizialen eta “giza ahalegin handien” […]