2018ko Frantziako Tourreko 3. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Garaipena BMC taldeak eskuratu duela dio eta lider aldaketa eragin duela, Van Avermaet (BMC) baita lider berria. Badaki belgikarrak maillot horia eramatea zer den. Orokorrean balantza orekatzeko balio izan duen etapa izan dela kontatzen digu.
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 1. etaparen minipodcast hau grabatzeaz. Nimesen jokatu den atariko taldekako erlojupekoaren analisia eskaintzen digu Ibanek. Bertan talderik azkarrena BMC izan da eta aurtengo edizioko lehen liderra Dennis (BMC) izango da.
Lehen lasterketa asteari amaiera emateko, hona hemen 9.etapa, taldekako erlojupeko garrantzitsua. Guztira 28km egin beharko dituzte talde ezberdinek, eta ez pentsa ibilbide erraza izango dutenik. Lehen zatia laua baldin bada ere, ibilbidearen erdi partean eta batez ere bukaeran gauzak nabarmen zailduko zaizkie. Hiru igoera edukiko dituzte, lehena 4km 2-3%-ra, bigarrena 1km 4%-ra eta azkena helmugara iristear 1,7km 6,2%ra. Ez dirudite aparteko esfortzurik, baina errealitatean denok dakigu diziplinaren zailtasunaz eta talde bat baino gehiok denbora galera garrantzitsu bat edukiko dutela helmugan argi dago. Taldekako erlojupeko hau irabazi nahi duen taldeak, erritmo bizi bat denbora luzean mantentzeaz gain, indarrak ondo orekatu beharko ditu. Horretan trebeak diren talde bat baina gehiago aurki genezake aurtengo Tourrean. Continue reading “Aurre analisia: 9. etapa, Vannes / Plumelec (28 km)”
– Lehen sailkatutako taldeko txirrindulari bakoitzari 35pt
– Bigarren sailkatutako taldeko txirrindulari bakoitzari 15pt
– Hirugarren sailkatutako taldeko txirrindulari bakoitzari 5pt
Gogoratu kiniela egiterako garaian ez da aldaketarik egongo, erabiltzaileak beti bezala aukeratu beharko ditu txirrindulariak. Oraingoan ordea, erabiltzaileak kontuan hartu beharko du taldekako erlojupekoek puntuazio sistema berezia edukiko dutela eta hori kontuan hartu beharreko faktore bat izango da kiniela egiterako garaian.
Etapa bakoitzaren ondoren banatzen diren sailkapen nagusiko puntuak beti banatu izan diren bezala banatuko dira. Hau da, taldekako erlojupekoaren ondoren sailkapen nagusian lehen 6 sailkatuek puntuak bilduko dituzte.
OHARRA! Erlojupekoa amaitzen duten lehen hiru taldeetako txirrindulari orok bilduko dituzte puntuak, nahiz eta bere taldearekiko denbora galera eduki. Txirrindulari batek ez baldin badu erlojupekoa amaitzen (erretiratua) ez du punturik bilduko, nahiz eta bere taldea lehen hiruen artean sailkatu.