Europara hurbiltzen ari dira

Kirsten Wild Qatarko Itzuliko 4. etapa irabaztenMunduko txirrindularirik onenak gero eta gertuago dituzte urteko zitarik garrantzitsuenak, baina lehenago azken urteetan ohitura izaten ari den bezala Europan sartu baino lehenago zenbait bidaia gauzatu behar dituzte lehen pedalkadak emateko lehiaketetan.

Aste honetan ospatu dira emakumezkoetan Qatar-ko Ladies itzulia eta gizonezkoetan Dubai-koa. Txirrindularitza gosea txikitu egin zaigu 2014ko denboraldi interesgarri honen aurrean.

Emakumezkorik azkarrena berriro garaile

Lau etapa osatu dute emakumeek Dubaien. Laurak oso lauak. Aproposak esprintean amaitzeko. Begi guztiak txirrindulari batengan jarriak: Kirsten Wild herbeeretarra (Giant-Shimano). Lau etapatik hirutan altxatu ditu besoak, bigarrenean Amy Peeters taldekideak hartu zien aurre azken kilometroetan eraso bat jo ostean. Ondorioz Kirsten Wild-ek berriro zakuratu du Dubai Ladies itzulia.

Emakumeek zeresana emango dute aurten, eta ez bakarrik Tropela.net-en. Hurrengo zita otsaila bukaeran Costa Rican izango dute. Baita notizia pozgarriak iritsi zaizkigu azken egun hauetan: etapa Tourrean gizonezkoen azpiegitura berdina erabiliz edo aurtengo Emakumeen Bira forma hartzen joan izana Oñatiko etaparen konfirmazioarekin (Debagoienako mankomunitateak hartu zuen erabakia Birako etapa bat nahi zuela. Emakumeen txirrindularitza eta berdintasuna sustatzeko batez ere).

Phinney eta Kittel izarrak Dubai-en

Taylor Phinney, Dubai Tour-eko garaileaLehen aldiz ospatzen zen Dubaiko itzulia, eta inguru haietan kirol ekitaldiak normalean egiten diren bezala: handitasunarekin. Munduko gizonezko txirrindularirik onenetakoak bertan izanda azkenean Phinney (BMC) estatubatuarrak eraman du sailkapen nagusia. Ez ditu gauzak erraz izan gain sariak baitzeuden etapetako helmugetan eta 3. etapa adibidez paperaren gainean azken kilometroak zailtasun maila hazten zitzaion bi aldapa motz baina pikoekin. Baina zailtasun guztiei aurre egin eta Dubaiko lehen itzulia bereganatu ahal izan du, San Diegoko itzulian gelditutako arantza kentzea lortu du – bertako erlojuz kontrako etapan ez zuen garaipena lortu bizikletako garapenarekin ez baitzuen asmatu.

Beste izen azpimarragarria Kittel (Giant-Shimano) izan da. Lehen etapa ezik, beste hiruretan lehenengo zeharkatu du helmuga-marra. Eta txanponaren beste aldean Cavendish aurki dezakegu, Omega-Pharma taldeko burua itzuli honetan. Egia da denboraldia hasi besterik ez dela egin, baina bere sasoi onetik oso urrun dago. Ezin izan da garaipenaren lehian sartu. Man uhartekoa azkarrena izan nahi du berriro baina arerioak hazi egin zaizkio. Begi jota dituen helburua lortuko al du gauzatzea? Hori ikusteko dago.

Eta bitartean gizonezkoen txirrindularitzak ez du geldialdirik. Igande honetatik aurrera oso urrutira joan gabe Qatar-ko itzulia hasiko da. Beraz jarrai dezagun txirrindularitzaz disfrutatzen. Europara itzuli arte egun batzuk pasako dira!

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.