Veronako taldekako erlojuaren kontrakoaren zain

Gaur taldekako erlojuaren saioa jokatuko da. Dakizuen moduan, Tropelako lehiaketan etapa hauek ez dira puntuagarriak izaten eta gaurkoa ere hala izango da. Hori bai, sailkapen nagusian eragina izan dezake hurrengo egunetan eta hori Tropelako sailkapenetan islatzen da. Baina hori bihartik aurrera.

Hona hemen talde guztien erlojuaren kontrako saioko ordutegia:

1. AG2R LA MONDIALE (ALM) -> 15:25
2. EUSKALTEL – EUSKADI (EUS) -> 15:28
3. ANDRONI GIOCATTOLI – VENEZUELA (AND) -> 15:31
4. LAMPRE – ISD (LAM) -> 15:34
5. LOTTO BELISOL TEAM (LTB) -> 15.37
6. COLNAGO – CSF INOX (COG) -> 15.40
7. FDJ – BIGMAT (FDJ) -> 15.43
8. FARNESE VINI – SELLE ITALIA (FAR) -> 15.46
9. KATUSHA TEAM (KAT) -> 15.49
1.0 MOVISTAR TEAM (MOV) ->15.52
11. TEAM NETAPP (APP) -> 15.55
12. RABOBANK CYCLING TEAM (RAB) -> 15.58
13. TEAM SAXO BANK (SAX) -> 16.01
14. LIQUIGAS – CANNONDALE (LIQ) -> 16.04
15. ASTANA PRO TEAM (AST) -> 16.07
16. OMEGA PHARMA – QUICKSTEP (OPQ) -> 16.10
17. VACANSOLEIL – DCM PRO C.TEAM (VCD) ->16.13
18. SKY PROCYCLING (SKY) -> 16.16
19. RADIOSHACK – NISSAN (RNT) -> 16.19
20. ORICA – GREENEDGE (OGE) -> 16.22
21. GARMIN – BARRACUDA (GRM) -> 16.25
22. BMC RACING TEAM (BMC) -> 16.28

Faborito nagusiez hitz egiterakoan lehen mailan SKY, BMC eta batez ere Garmin-Barracuda jarriko nituzke. Larunbateko erlojuaren kontrako saioaren ondoren BMC eta Garmin denbora berarekin sailkatu ziren, baina Garmin taldeko txirrindulariei begiratuta, talde hobea osatzen dutelakoan naiz. Gainera kontutan izan Phinney (BMC) momentuko liderrak astelehenean erorikoa izan eta gero 3 puntu dituela orkatilean. Horrek taldearen errendimenduan eragina izango duelakoan naiz.

Biharkoan Garmin nagusitzen bada Rasmussen (GRM) lider jarri daiteke. Horretarako 13 segundotan hobetu beharko du BMCren marka. Baina ez ahaztu SKYz eta Thomasez (SKY), ezusteko handirik eman gabe ere lider jar baitaiteke.

Eguraldi ona iragarri dute biharko, beraz, alde horretatik desabantailarik ez da izango. Aurre ikuspenen arabera 36-38 minutuan burutu dezakete 33,2 kilometrotako ibilbidea. Hori kontutan hartuta, 17:10ak aldera amaituko da etapa.

Zein da zuen faborito gaurkorako?

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.