Podcast honetan emakumezkoen txirrindularitzaz orokorrean, eta zehazki 2018ko La Course lasterketaz aritzen dira Mireia Epelde (txirrindulari ohia, @MireiaEpelde), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Kiniela errepasatzen dute argibideak emanez eta ez dute ahaztu nahi izan Giro Rosak eman duena, azpimarratuz Eider Merino (MOV) eta Ane Santestebanen (ALE) mailak.
Etiketa Artxiboak:La Course
La Course. Emakumezkoak ere Eliseo Zelaietan eta Tropelan
97.000 sinadurek dute errua, batez ere. Baita sinadurak jaso dituen Le Tour Entier ekimenak, ekimen honi aurpegia jarri dioten Marianne Vos, Emma Pooley, Kathryn Bertine eta Chrissie Ann Wellington kirolariek zein kargua hartu berri duen Brian Cookson UCIko buruak berberak ere. Continue reading “La Course. Emakumezkoak ere Eliseo Zelaietan eta Tropelan”