Judith Arndt-en azken gotorlekua

Tituluaren defentsan eta bere azken erlojupekoaren aurrean. Ataka hortan bizi izan du Arndt-ek gaurko lehia, bere ibilbide luze zein ederrari tamainako bukaera eman nahian. Eta zama hau gainean eramanda, ulertzekoak dira helmugaratzean esandakoak: “Lasaitu polita hartu dut, azken marra gainditzean”. “Ez da erraza izan hainbeste lasterketa lehiatu eta prestatzea, batez ere azken urteotan”.

Arndt-ek, bere loraldian, egutegi luze-zabala mendean hartua zuen. Egun anitzeko, zein bakarreko, erlojupekoak zer esanik ez, lasterketa ia guztietan zen lehiakor. Azkenaldian, baina, bere baliabideak neurri baten kamustu egin direla aitortu behar da. Belaunaldi berrien kontrako defentsa, geroz eta nekezagoa egin zaio. Baino bada gotorleku bat, azken egunerarte, Arndt-ek entregatu ez duena: erlojupekoak.  Eta horri esker, ortzadarra soinean agurtu zaigu, hain ondo menperatu duen disziplinan. Continue reading “Judith Arndt-en azken gotorlekua”

Emakumeen hitzordua: Londres 2012

Londresekoa, ez da 2012ko egutegian besterik gabeko zita izango. Aitzitik, geroz eta murriztuagoa dagoen emakumezkoen errepideko egutegian, distira berezia hartu duen hitzorduaren aurrean gaude.

Horren lekuko, ikur diren txirrindulari batzuentzat, beraien karrerak luzatzeko pisuzko arrazoi bilakatu izana Londres. Kristin Armstrong-en adibidea ekarriko nuke gogora: 2008an Beijing-en, erlojupekoan urrea lortu ostean, txirrindua utzita izan da amatasunari bide egiteko. 2010ean haurra izan ondoren, gorenera iristeko asmoz bueltatu da eta Londresko erlojupekoan ditu begiak jarrita, 39 urteko amerikarrak. Ba al da hau baino erronka ederragorik?

Armstrong-ena, ordea, ez da aparteko kasua. Eskarmentua dutenen multzo berean sartu genitzake: Ina Teutenberg (38 urte), Amber Neben (37) edo Judith Arndt (36) bera. Belaunaldi bikain honek, Londresen du bidegurutzea: aurrera jarraitu, ala albo batetara gelditu eta paso eman. Continue reading “Emakumeen hitzordua: Londres 2012”