Gonbidapen garestiak Frantziako Tourrean

Pasa den astean jakin ziren 2019ko Frantziako Tourrerako azken gonbidapen edo wild card-ak. Ez zen sorpresarik izan. Direct Energie eta Arkea-Samsic Frantziako taldeak izan dira aukeratuak. Espero zena, Arkea-Samsic taldearen lekuan Vital Concept ikustea ere posible ikusten genuen arren askok. Ez alferrik, UCI rankingean hobeto kokatua dago Vital Concept (25) Arkea-Samsic baino (28). Baina erabakigarria […]

ASOk ez du ikusi ere egin nahi Froome aurtengo Tourrean

Titular oker ugari irakurriko dituzue gaurtik hasi eta seguruenik hurrengo larunbatera bitartean Froomen kasuaren inguruan. Ea lerro hauek izango den titular festarako lagungarri zaizkizuen. Hauxe esan zuen Prudhommek ostiral honetan Froome aurtengo Tourrean izatearen inguruan: “Legalki, ahal du”. Eta guztiz bat nator ASOko arduradun nagusiarekin. Froomek legalki Giroan nahiz Tirreno Adriatikoan parte zuen moduan, aurtengo […]

La Course. Emakumezkoak ere Eliseo Zelaietan eta Tropelan

97.000 sinadurek dute errua, batez ere. Baita sinadurak jaso dituen Le Tour Entier ekimenak, ekimen honi aurpegia jarri dioten Marianne Vos, Emma Pooley, Kathryn Bertine eta Chrissie Ann Wellington kirolariek zein kargua hartu berri duen Brian Cookson UCIko buruak berberak ere.

Teknologia berriek ere zalaparta sortzen dute txirrindularitzan

Beste behin ere zalaparta dugu txirrindularitza munduan. Oraingoan, “pinganillo” edo irrati emisoreen inguruko eztabaida da txirrindulari, talde, antolatzaile eta UCI bera berriro ere borrokan jarri dituena. Eztabaida ongi uler dadin, motzean azaltzen saiatuko naiz nola erabiltzen diren irrati emisoreak txirrindulari lasterketetan. Alde batetik, lasterketa guztietan “Radio Tour” (edo “Radio Vuelta” etab.) deitu ohi zaiona izaten […]

Nor oroitzen da ProTourraz?

Martxan da Giroa eta ukaezina da txirrinduzaleon arreta han dagoela asteotan. Bost axola ProTour zirkuitutik at dagoela. EHko Itzulia eta Romandiako Itzulia ere gozatu genituen. Australiako Tour Down Under amaitu zenetik 2 hilabete pasa ondoren, Pro Tourraren barne lehiaturiko itzuli bakarrak izan dira. Egun bateko lasterketak ere ez dira askoz gehiago izan: Flandriako Itzulia, Gante […]

ASO-k Paris-Niza. UCI-k mehatxuak

Igande honetan emango zaio hasiera zortzi egun iraungo duen Paris-Niza lasterketa ezagunari. Dirudienez azkenean bai, izan ere 20 taldek ASO-ren proban parte hartuko zutela adostu zuten, nahiz eta kontratuko klausularen batekin desadostasunak plazaratu ziren. ASO eta UCIren arteko liskarrak berean dirau, nahiz eta frantziarrek oraingo honetan dagoen liskarra txirrindulari eta UCIren artekoa dela esan. Oraingoan […]

(A)SO Contador-i

ASO enpresak, Tourraren antolatzaileak, hankak moztu dizkio Contador-i, edo hobeki esanda, pedalak. Ez zuzenean, baina ondorio hori atera genezake bere taldeari ez baitiote 2008ko Tourrean parte hartzen utziko. Aurrekoan otsailean gehiago izango genuela aurreratzen nizuen. Hemen adibide horietako bat eta hurrengoa Mayorena izango da. Hau otsailean aurreikusten bazen ere, badirudi berriak martxoa hasieran izango ditugula. […]