#100 Tropela podcastak: Emakumeen Bira 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Emakumeen Bira 2015Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Emakumeen Bira lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Aurtengoa etapa bat gehiago izango du Birak, 2km-ko sarrerakoa
Vos eta Ferrand Prevot (iazko garailea) ez dira izango
– Hiru euskal talde izango dira lehian
– Kiniela egiteko ohar lagungarriak

Continue reading “#100 Tropela podcastak: Emakumeen Bira 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

Nolako zura, halako ezpala

Duela hilabete pasatxo idatzi nuen post-eko titularra begiratu behar izan dut ez errepikatzeko: “Belaunaldi aldaketa ziklokrosean” izenburua erabili nuen orduan eta atzo Tabor-en (Txekiar Errepublika) ospatu zen elite mailako Munduko Ziklokros Txapelketa ikusi duen edonork horixe bera baiezta dezake.

Atzoko lasterketan Mathieu van der Poel holandarra izan genuen jaun eta jabe. San Sebastian bezperan 20 urte bete zituen gazte honek ikaragarrizko erakustaldia eman zuen. Hasieratik bukaeraraino lasterketaren lehen postuari eutsi dio eta bere aita Adriek duela 19 urte lortutako balentria berdindu du: elite mailako munduko txapeldun bihurtzea. Konfiantzaz gainezka iritsi da Tabor-era. Aurreko igandean, Hoogerheiden Munduko Kopako azken froga poltsikoratu zuen nagusitasunez, eta hori errepikatzeko asmoz irten da. Konfiantza eta garaipen gose horren erakusgarri da nola aurre egiten zien zirkuituko oztopo artifizialei. Bideoko 15:37 minutuan ikus daiteke lehen itzulian bertan nola salto egiten dituen. Indartsu, konfiantzaz, nahiz eta ia lurrera joan. Beste edonor kokildu egingo zen eta ez zen gehiago saiatuko. Mathieu baina, ondorengo itzulietan ere ausart saiatu da oztopoa saltatzen. Ia erortzear ere egon da beste behin, baina burugogor jarraitu du. Soilik azken itzulietan, aldea mantentzea helburu bakarra zuenean jokatu du lasaiago, bizikletatik jeitsiz oztopoa gainditzeko eta arriskua ekiditeko. Continue reading “Nolako zura, halako ezpala”

Puy-ko aldapan entseatu zuen

Gaur ospatzen zen Ardenetako Hirukoaren barruan bigarren proba. Alejandro Velverdek (Movistar) irabazi du 2014ko Fleche Wallone. Murtziarraren zortzigarren garaipena izan da.

Gaurkoa txirrindularitzan dagoen kilometroko aldaparik ospetsuena da: Huy-koa (1300 metro % 9ko batez bestekoarekin eta %26ko pikoekin). Oso urrutira joan gabe bai denboran baita geografian aurkitu dezakegu antzeko aldapa bat: Lizarran. Apirila hasieran Euskal Herriko Itzulira begira, bezperan test ona izaten dute txirrindulariek Nafarroan. Miguel Indurain Sari Nagusia beste urtebetez ospatu zen, arazo guztien gainetik, eta telebistatik jarraitu ezin izan genuen arren egun hartan, murtziarrak jaso zituen Puy-ko basilikako helmugan besoak. Amaiera berdina izan dute bi zitek, bidea hori gauzatzeko desberdina izan den arren.

20140423237_199139 Continue reading “Puy-ko aldapan entseatu zuen”