#371 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 8. eta 9. etapak

Pogacarrek (TBM) irabazi du Vueltako etapa erregina

Atzokoan Espainiako Vueltako 8. etapa jokatu zen. Ihesaldiak izan zuen protagonismoa eta bertako azkarrena helmugan Arndt (SUN) izan zen. Hori gutxi izan bazen, ihesaldian zen Edetek (COF) izan zuten errentari esker maillot gorria jantzi zuen.

Gaurkoan Vueltako 9. etapa jokatu da, etapa erregina. Protagonismo handiagoa eguraldiak izan du izan ere kazkabarra izan dute txirrindulariek. Horrenbestekoa izan da ekaitza TVEkoek seinalea ere galdu dutela. Ihesaldia izan bada ere, azkenean gizonik indartsuenen tropeltxoan Pogacarrek (TBM) lortu du etapa garaipena eta Movistarrek lidergoa eskuratzea, kasu honetan Quintanaren (MOV) eskutik.

Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasoko (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

Birak Tropelan behar luke [Inkesta]

Iaz dagoeneko emakumezkoen lasterketak lehiatu genituen Tropelan. Aurten ere denboraldiari bide beretik ekin diogu eta Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Fleche Wallone lasterketa gure lehiaketako parte izan zen.

Ekainaren hasieran jokatuko da emakumeen egutegiko lasterketa garrantzitsuenetako bat: Emakumeen Bira. Begiratzea besterik ez dago azken bi urtetako garaileak zein izan diren horretaz jabetzeko: Arndt (2012) eta Vos (2011).

Lasterketa hau emakumezkoen nazioarteko egutegian duen garrantziagatik eta bertako lasterketa bat delako, gure ustez Tropelaren egutegian gehitu beharrekoa da.

Hala eta guztiz ere, denboraldia abian dugunez, egutegia moldatu aurretik zuen iritzia jakin nahiko genuke behin gurea argi utzita. Horretarako inkesta hau gehitu dugu. Zein da zuen iritzia?

#72 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketa 2012. Emakumezkoei errepasoa

Aurtengo Munduko Txapelketa Limburgen jokatuko da. Londreseko Olinpiar jokoetan egin bezala, Munduko Txapelketa honetan emakumezkoak ere aukeratu behar dira Tropelako kinielan. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) emakumezkoek egin beharko dituzten ibilbideak eta emakumezkoak aztertzen dituzte.

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

– Limburgeko ibilbidearen azterketa: erlojuaren kontrakoa (24km) eta errepidekoa (129km).
– Tropelako kinielan emakumezkoen multzoei azterketa.
– Limburgen izango diren emakume ordezkariak: Eneritz Iturriaga eta Ane Santesteban.
– Nola banatuko dira euskaldunen puntuak?