Van Aert historia egiten 3. ortzadar maillota jarraian irabaziz

Astakeria bat dirudi idatziko dudanak, baina sorpresa bat izan da gaur Wout van Aert belgikarrak irabaztea Munduko ziklo-kros txapelketa. Sorpresa erlatiboa noski, aurreko bi urteetan ere bera izan baizen garailea, baina faborito nagusia Mathieu van der Poel genuen. Ostiralean idazten genuen 26 lasterketa irabazita eta Munduko Kopa eta Europa Txapelketak irabazita aurkezten zela irteerako lerroan 23 […]

Asteburu honetan lehiatzen da ziklo-kroseko Munduko Txapelketa

Iritsi da ziklo-kros denboraldiaren urteko gailurra. Asteburu honetan, Herbehereetako Valkenburg herrian lehiatuko dira munduko onenak ortzadar maillotaren bila. Ezaguna egingo zaizue seguraski Limburg eskualdean dagoen herri honen izena. Bertan lehiatzen da Amstel Gold Race, bertan antolatu zuten errepideko Munduko Txapelketa 2012an (Philippe Gilbert izan genuen munduko txapeldun) eta Cauberg muinoagatik ezaguna den paraje hauetako belardietan […]

Emozio gutxiko lehia ziklo-krosean

Hilabete baino gehiago da ziklo-kros denboraldia martxan dela eta aurreko urteetako lehia faltan botatzen da. Oraindik luzea da denboraldia baina oraingoz, Mathieu van der Poel holandarrak ez du areriorik izan. Irailean Estatu Batuetan, uda giroan ospatu ziren bi Munduko Kopako probak erraz irabazi zituen eta berdin Koksijdeko (Belgika) zirkuito hondartsu eta mitikoan ere. Eta denboraldiaren […]

Guda ireki eta zikina Bielesen

Amaitzear da 2016-2017 ziklokros denboraldia. Iritsi da urteko azken zita garrantzitsua eta asteburu honetan jakingo dugu nor diren munduko txapeldunak. Aurtengoan Luxenburgoko Bieles herrixkan ospatuko da munduko txapelketa, eta dirudienez, elurturiko zirkuitu azkar eta tekniko batean. Beheko irudietan ikus daiteke zirkuitua. Elurrarekin ala elurrik gabe, ikuskizuna eta emozioa ziurtatuak egon ohi dira urtero munduko txapelketetan. […]

Nolako zura, halako ezpala

Duela hilabete pasatxo idatzi nuen post-eko titularra begiratu behar izan dut ez errepikatzeko: “Belaunaldi aldaketa ziklokrosean” izenburua erabili nuen orduan eta atzo Tabor-en (Txekiar Errepublika) ospatu zen elite mailako Munduko Ziklokros Txapelketa ikusi duen edonork horixe bera baiezta dezake. Atzoko lasterketan Mathieu van der Poel holandarra izan genuen jaun eta jabe. San Sebastian bezperan 20 urte bete zituen gazte honek ikaragarrizko erakustaldia […]

Belaunaldi aldaketa ziklokrosean

Amaierara iristen ari da 2014-2015 ziklokros denboraldia eta urteko lehiaketarik garrantzitsuenen bezperan ere bagaude: estatu zein munduko txapelketak. Nazioartean, denboraldia 2 ausentzia esanguratsuekin hasi zen. Alde batetik, Niels Albert falta zen. Bihotzeko arazo bat tarteko, iaz bizikleta zintzilikatu zuen medikuen aginduz. Eta beste aldetik, Zdenek Stybar txekiarra. Errepideko denboraldia erorketa baten ondorioz goiz amaituta, bazirudien […]

Neguko gurpil gaineko ikuskizunak amaitzear

Aurtengo ziklokros denboraldia azken txanpan sartzen ari da. Asteburu honetan daude herrialde desberdinetako txapelketak jokoan eta otsailaren 1 eta 2an munduko txapelketak ospatuko dira Hoogerheide-n (Herbehereak). Gureei dagokienez, Aitor Hernandez ari da izaten denboraldiko dominatzaile nagusia. 15 lasterketa irabazi ditu dagoeneko, oker ez banago estatuan jokatu dituen guztiak 2 izan ezik eta Lezamako lasterketan, berak […]

Greipelen bigarrena esprintean

Aurreratu bezala, gaur Vinarosen amaitu den etapa ere esprintean amaitu da. Bigarrengo aldiz, eta oraingo honetan esprinter nagusiak etapa garaipenaren esprintean sartuta, Greipelek bere Vueltako bigarren garaipena lortu du jarraian Boonen eta Bennatiren aurretik. Honenbestez, bi garaipenek emandako gain sariei esker, Vueltako lider jarri da Columbia-HTCko txirrindularia. Taldearentzat, berriz, hirugarren garaipena. Gaurko etapak esperotako gidoia […]