Ardenetako Hirukotea: berezitasunak

Euskal Herriko Itzuliarekin euskal errepideetan txirrindularitzarik onenaz gozatu ondoren eta Flandesko Tourra eta Paris-Roubaix pasa direnean, gainean ditugu Ardenetako Klasikoak: Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja. Eta aurten lehen aldiz Tropelako lehiaketa izango da klasiko hauekin. Denboraldiko hirugarren lehiaketa hau nahiko berezia da, parte hartzaile bakoitzak bere ziklista-talde bakarrarekin jardungo baitu 3 probetan. Horrek zer esan nahi du? Txirrindulari batek zenbat probetan parte hartuko duen jakitea informazio oso garrantzitsua dela.

Amstel Gold Race 2009. Irteeran.

Gainera, orain arteko probetan lasterketa hasi baino egun batzuk lehenago, txirrindulariak koloreztatuz ziklista bat parte hartzekoa zen (berdez) ala ez (gorriz) adierazten genizuen. Oraingoan, gerta daiteke ziklista bakoitzak hiru lasterketatan, bitan, bakarrean parte hartzea ala bakar batean ere ez parte hartzea. Ondorioz, koloreztatze sistemak balio ez digunez, txirrindulariak ez dira kolorez markatuko eta tropeleko kide bakoitzaren esku uzten dugu informazio hori lortzeko lana. Informazio gehiago webgune hauetan topatu dezakezue:

http://www.cyclingstartlists.com

http://www.biciciclismo.com

Puntuazioari dagokionez ere proba berezia izango da eta Tropelako arauetan nahiko garbi adierazten den bezala klasiko bakoitzaren amaieran honako puntuazioa banatuko da:

Sailkapena:

1) 250 puntu
2) 190 puntu
3) 150 puntu
4) 120 puntu
5) 100 puntu
6) 80 puntu
7) 70 puntu
8) 60 puntu
9) 50 puntu
10) 45 puntu
11) 40 puntu
12) 35 puntu
13) 30 puntu
14) 25 puntu
15) 20 puntu
16) 17 puntu
17) 15 puntu
18) 13 puntu
19) 11 puntu
20) 9 puntu
21) 7 puntu
22) 5 puntu
23) 3 puntu
24) 2 puntu
25) 1 puntu
Lehen euskalduna:  50 puntu

Esperimentu bitxia eta erakargarria dirudi klasiko eder hauekin antolatu dugun lehiaketak. Orain zuen lana da informazio egokia bildu, interpretatu eta zuen gustuko ziklistak aukeratzea. Urteko sailkapenean atzean geratu nahi ez duenak hobe du ondo pentsatu. Zorte on guztioi!

Argazkia: www.amstelgoldrace.nl